Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Martxoan izango diren ikuskizun ezberdinen irudiak.
Loraldiak 9. edizioa ospatuko du Bilbon, 'Mailua gara!' lelopean

Loraldiak 9. edizioa ospatuko du Bilbon, 'Mailua gara!' lelopean

Egitarauak euskaraz sortutako kultur adierazpen anitzez jantzitako 21 proposamen bilduko ditu, martxoaren 9tik 26ra, Bizkaiko hiriburuko 14 gune ezberdinetan

Miércoles, 22 de febrero 2023, 12:05

Loraldia Festibalaren 9. edizioa hasteko egun gutxi falta dira. Euskaraz sortutako kultur adierazpen anitzez jantzitako jaialdia martxoaren 9tik 26ra bitarte ospatuko da 'Mailua gara!' lelopean eta egitarauak 21 proposamen bilduko dituela iragarri dute antolatzaileek, Bilboko 14 gune ezberdinetan. Musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak… Denetarik eskainiko dutela aurreratu dute, baita diziplina desberdinen arteko bat-egitea izango dela gogorarazi ere. Guztira, 150 artista inguruk parte hartuko dute aurtengo edizioan.

«Loraldiaren oinarriari jarraikiz, euskal kulturako izen erreferenteak presente izango ditugu: Gabriel Aresti, Benito Lertxundi, Maurizia… besteak beste. Hauek izango dira aurtengo programazioan eskainiko diren ikuskizun garrantzitsuetako batzuk. Gainera, hauekin batera, gaur egungo beste sortzaile nabarmenak izango dira: Kukai Dantza Konpainia, Igor Elorza, Rafa Rueda, Castillo Suarez, Ines Osinaga, Iratxe Fresneda, Danele Sarriugarte…; eta sortzaile berriak eta gazteak baita ere: Formol, Silitia…», diote antolatzaileek.

Hori nahikoa ez balitz, 9. edizioan iaz hasitako ildoa jarraituko dutela adierazi dute, Loraldia Terminala eguna ospatuz, gazte-sormenari eremua eta plaza eskaintzen diona. Bertan, Loraldiak ekitaldi honetarako espreski sortutako hainbat ekoizpen propio aurkeztuko ditu.

Beraz, argi izan martxoan Bilbo euskaraz sortutako kulturaren hiriburua bilkatuko dela, eta ikuskizun ezberdinen xehetasunak eta datak ezagutu nahi baduzu, sakatu hemen. Aukera ezin hobea izango da gure kulturaz gozatzeko bere eremu guztietan!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Loraldiak 9. edizioa ospatuko du Bilbon, 'Mailua gara!' lelopean