

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 1 de abril 2025, 21:08
Loraldia Festibalaren hamaikagarren edizioak argi eta garbi utzi du euskal kulturaren sormena «inoiz baino biziago» dagoela. Jaialdiaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, «publikoaren erantzuna bikaina» izan da: «Aurten, ikusleen kopuruak gora egin du nabarmen (5.000 ikusletik gora bildu dira), eta Lorazain komunitatea inoiz baino indartsuago agertu da», esan dute. Izan ere, 4.000 lagunetik gora dira dagoeneko euskal kulturaren aldeko babes aktiboa ematen dutenak.
Hemeretzi eguneko jarduera biziaren ondoren (martxoaren 10etik eta 30era bitartean ospatu da), festibalak orain arteko ediziorik arrakastatsuena itxi du. 'Trikua esnatu da' lelopean, euskal kultura eta sorkuntzarako topagunea izan da, «kalitate artistikoaren, proposamenen aniztasunaren eta publiko berrien belaunaldiaren aldeko apustua eginez». Ikusleen harrera «bikaina» izan da, antzokiak eta kultur guneak betez eta proiektu hau babesten duen komunitatea indartuz.
Amaitu berri den edizioko Loraldia Festibalean guztira 141 artistak parte hartu dute, eta horien %41 emakumeak izan dira, euskal kulturaren eremuan genero-oreka sustatzeko apustua eginez.
Lurraldekotasuna da Loraldiak zaintzen duen beste irizpidetako bat eta edizio honetan Euskal Herri osoko sormen eta sortzaile izan dira, %24 bizkaitarrak, %45 gipuzkoarrak, %6 arabarrak, %7 nafartarrak eta %12 iparraldetarrak. Edizio honetan, gainera, parte-hartzaileen %6 Euskal Herritik kanpokoak izan dira, besteak beste, Quebec eta Kataluniatik etorriak.
Beste behin ere, diziplina artistiko anitzek bat egin dute: musika, antzerkia, literatura, bertsolaritza, performance, dantza eta ikus-entzunezko sorkuntza. Programazioak berrikuntzarako gune aparta ere eskaini du, eta tradizioa eta abangoardia behar bezala uztartu dira.
Gauzak horrela, eta balantze positiboaren ondoren, antolatzaileek adierazi dute «hurrengo urtean ere, euskal kultura loratzen jarraituko» dutela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.