Jakina denez, euskaraz sortutako kultur adierazpen anitzez jantzitako jaialdia da Loraldia, aurten 9. edizioa ospatu duena martxoan 'Mailua gara!' lelopean. Urtero mota guztietako ikuskizunekin harritzen gaitu, eta duela hilabete batzuk Amaia Ocerín komunikazio arduradunak aitortu zigun bezala, «gizartea Loraldiaren zain dagoela ikusten da, edizio bakoitzean zer dakarren zain».
Publicidad
Horretaz jabetuta, eta bere eragin eremua zabaltzeko asmoz, antolatzaileek Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga ekimena martxan jartzea erabaki zuten iaz. Eta, esperientzia pilotu horren emaitza ona baloratuta, ostegun honetan jakinarazi dute ideia horrek jarraipena izango duela, eta irailaren 29a eta urriaren 8aren artean ospatuko dela.
Aurten ere anitza izango da eskaintza: musika, teatroa, dantza, bertsolaritza eta gastronomia izango baitira, besteak beste. Eta gure kulturan erreferenteak diren sortzaileek osatuko dute sei ekintza ezberdinez jantzitako programazioa, hala nola, Olatz Salvadorrek, La Basuk, Osterabek, Lide Hernandok, Aukeran Dantza Konpainiak, Igor Elortzak, Rafa Ruedak eta Pettik.
Hori nahikoa ez balitz, ekimenaren helburuen artean emakume sortzaileei eta tokian tokiko sortzaile berriei plaza eskaintzea kokatzen denez, hurbildutakoek aukera izango dute bertan estilo ezberdinak jorratzen dituzten emakume musikarien kontzertu batez gozatzeko.
Ikuskizunak non izango diren jakin nahi? Zaratamoko kultur etxea eta Arrigorriagako espazio eta areto ezberdinetan egingo dira ekintza guztiak. Baina informazio gehiago nahi baduzu, zain egon beharko duzu, irailaren erdialdean aurkeztuko baita programazio osoa, nahiz eta data eta ekintza batzuk finkatuta dauden dagoeneko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.