Zurekin
Jueves, 21 de enero 2021, 19:48
Loraldia Kultur Elkarteak 'Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara' ikuskizuna aurkeztuko du datorren ostiralean eta larunbatean, urtarrilaren 22an eta 23an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Loraldiaren produkzioa da eta Chimères eta Metrokoadroka Sormen Lantegiarekin elkarlanean egindako lana da.
Publicidad
Txomin Heguy aktoreak Anton Abbadia esploratzailea, geografoa, astronomoa eta XIX. mendean euskal kultura bultzatu zuen kultur-gizona antzezten du. Abbadia izan zen Loraldia Kultur Elkarteak 2015etik Bilbon ospatzen den Loraldia Jaialdiaren inspirazio-iturria.
Orduko hartan, Aitor Mazok Anton Abbadiaren nortasuna eta izena hartu zituen, eta Patxo Telleriak idatzitako gidoian oinarrituta, zientzia eta kulturako gizon bihurtu zen, bakarrizketa zoragarria eskainiz. Zoritxarrez, handik gutxira Aitor Mazo joan egin zitzaigun.
2018an Patxo Telleriaren testua berreskuratu, eta Anton Abbadia tauletara igo zen berriro, Txomin Heguy aktore lapurtarraren eskutik.
Antzerkia eta musika uztartzen dituen formatu txikiko ikuskizuna da. Txomin Heguy aktoreak hiru musikari ditu alboan: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba); Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea); eta Alaia Phillips Ducau, boza.
Loraldiaren ekoizpen propioa da, Chimères antzerki taldearen eta Metrokoadroka Sormen Laborategiaren laguntzarekin sortua, Oier Guillanen zuzendaritzapean.
Musika antzezpenaren soinu-banda bihurtzen da, eta historian gogoratuko diren lekuetako batzuk ekartzen ditu gogora, hala nola Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris eta Zuberoa.
Publicidad
Txomin Heguy ibilbide luzeko kultur sortzaile, abeslari, aktore eta idazlea da. 1977an hasi zen amateur gisa, Hazparneko Bordaxuri antzerki taldean. 1997tik antzerkigile eta abeslaria da Biarritzeko Chimères antzerki konpainian. Antzerki irakaslea, antzerki proiektuen kudeatzailea eta antzerki lanen zuzendaria ere izan da.
1981etik 1982ra Kemen taldeko abeslari izan zen (Peio Serbielle, Xan Othabure, Marie-Jeanne Davant, Beñat Davant); eta geroago Balerdin, 2000 eta 2004 artean, Frantxua Cousteau, Marie Hélène Estecahandy eta Karlos Gimenezekin batera.
Publicidad
Kulturaren sustapenari dagokionez, proiektu askotan parte hartu du. Hala, 1883 eta 1988 artean Eihartzea Kultur Etxearen sortzaile eta lehendakari izan zen Hazparnen. 1982tik 1985era Zurkaitza elkartearen sortzailea izan zen, iparralden euskal musikaren jaialdiak antolatuz.
Hori nahikoa ez balitz, 1990 eta 1997 artean Euskal Kultur Erakundeko lehen zuzendaria izan zen. Idazle eta itzultzailea izan da bi hamarkada baino gehiagoz, eta hainbat antzezlan itzuli eta egokitu ditu.
Publicidad
Gauzak horrela, Loraldia Kultur Elkarteak omenaldia egin nahi dio gizon eta profesional handi honi. Eta bihotz-bihotzez eskertu egin duen lana Anton Abbadia ezagutzera emanez.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.