UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 14 de febrero 2020, 20:12
Loraldia Festibala martxoaren 10etik 29ra bitartean ospatuko da. 'Hamaika desira' lelopean, hainbat musikagile eta olerkari euskaldun ekarriko dituzte gogora, hala nola, Iparragirre, Sarrionandia, Agustin Xaho edota Fermin Muguruza. Seigarren edizioak antzerkia, dantza, musika eta zinema, gastronomia eta bertsolaritzarekin uztartuko ditu.
Publicidad
Ostegunean, martxoak 13, jaialdi honen nondik-norakoak eman zituzten ezagutzera Bilbon. Bertan, erakundearen ordezkariak eta jaialdiaren beste zenbait antolatzaile bildu ziren, Imanol Agirre Loraldia festibalaren zuzendari artistikoa buru zela.
Euskal lurraldeko artistak aintzatesteaz gain, aurtengo edizioak nazioarteko beste zenbait sortzaile ere omenduko ditu: Bod Dylan konposatzaile estatubatuarra edota Fernando Pessoa fado egile portugaldarra, esaterako.
Musikari dagokionez, Mikel Urdangarin kantautore euskaldunak musika emanaldia eskainiko du martxoaren 12an, Arriaga Antzokian. Era berean, martxoaren 16an, Bod Dylanen zenbait kanta euskaratuko dituzte ikuskizun paregabe batean. Martxoaren 20an, aldiz, Thierry Biscaryk 'Muda' proposamen artistikoa aurkeztuko du. Azkenik, martxoaren 28an Fermin Muguruza musikari gipuzkoarra omenduko dute hainbat sortzailek, besteak beste, Mad Muaselek, Juantxo Arakamak (Glaukoma) eta Nerea Erbitik.
Bestalde, antzerkiaren esparruan, matxoaren 11an 'Iparragirre Bihotzeko Joxe Mari' koprodukzioa aurkeztuko dute Arriaga Antzokian. Obra honetan Tanttakak, Demode Quartetek eta Loraldiak hartu dute parte. Martxoaren 27an, berriz, Galder Perezek ekoitzitako 'Lurrun minez' obra emango dute ezagutzera.
Publicidad
Halaber, literaturaren arloan hainbat hitzordu antolatu dira. Batetik, martxoaren 14an 'Hariak' memoria eta isiltasuna hizpide dituen ikuskizuna emango dute ezagutzera Joseba Peñak, Rafa Ruedak, Iraia Eliasek eta Nahikari Gabilondok. Egun berean Chomskyren lanean oinarritutako 'Manipulazio estrategiak' izeneko lana aurkeztuko dute Pettik eta Harkaitz Canok. Miren Agur Meabek matxoaren 17an 'Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe' ikuskizuna estreinatuko du Bidebarrieta Liburutegian. Azkenik, martxoaren 18an Fernando Pessoaren eta Joseba Sarrionandiaren arteko alegiazko topaketa bat interpretatuko du Mikel Antzak.
Dantzari dagokionez, martxoaren 13an Rafa Eizagirrek, Iñaki Marurik, Bitxor Pastorrek eta Ander Sanchezek klakea, txalaparta eta pianoa nahastuko dituzte BBK aretoan. Gainera, martxoaren 15ean Mizel Theret dantza-sortzaile garaikideak 'Diagonalean zehar' eskainiko du. Amaitzeko, martxoaren 19an Haatik Dantza Taldeak 'Errimak bi oinetan' Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi eta Odei Barrosoren errimekin jorratutako ikuskizuna estreinatuko du.
Publicidad
Zazpigarren artearen estreinaldien harira, martxoaren 24an Maider Oleagaren 'Muga deitzen da pausoa' eta Josu Martinez euskal zinemagilearen 'Anti' filma proiektatuko dituzte.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.