Borrar
«Loraldia Festibalaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki dugu»

«Loraldia Festibalaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki dugu»

Egun sortu den egoerari eutsi ezinean gaude eta, martxan jarri diren babes- eta segurtasun- neurriak aplikatu ahal izateko ezin dugu kalitate hau bermatu bai sortzaile, egoitza zein ikusleentzako

Loraldia Kultur Elkartea

Viernes, 13 de marzo 2020, 10:46

Gaur egun gure gizartean sortu den egoera aztertuta eta COVID-19 delakoak erakarri dizkigun eraginak behartuta, erantzunkizunez jokatzea erabaki du Loraldia Kultur Elkarteak.

Agintariek martxan jarri dituzten neurriak kontuan harturik eta areto, egoitza eta artistek hartutako erabakiak eraginda, Loraldia Festibalaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki behar izan dugu.

Loraldia Kultur Elkarteak urtez-urte ahalegin handia egiten du kalitatezko festibala antolatzeko. Egun sortu den egoerari eutsi ezinean gaude eta, martxan jarri diren babes- eta segurtasun- neurriak aplikatu ahal izateko ezin dugu kalitate hau bermatu bai sortzaile, egoitza zein ikusleentzako.

Hala ere, Loraldia Kultur Elkarteak euskal kulturarekiko eta sormenarekiko duen atxikimenduari ekiten eta kultura loratzeari jarraituko diogu. Horrela, sortziale, babesle eta egoitzekin ereindako programazioaren haziak ez dira galduko eta urtean zehar beste uneren batean plazaratzen saiatuko gara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Loraldia Festibalaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki dugu»