Diskoa, musika eta hausnarketak bat eginez.

Lopez Iraolak Simone de Beauvoirren 'Le deuxième sexe' liburua disko bihurtu du

Konpositore beasaindarrak 'Bigarren sexua' kaleratu du, hausnarketa eta musika uztartuz

Leire Larrazabal

Viernes, 28 de abril 2023, 20:17

Asier Lopez Iraola konpositoreak (Beasain, 1979) Simone de Beauvoirren 'Le Deuxième Sexe' liburua disko bihurtu du: 'Bigarren sexua'. Jone Martínez sopranoaren ahotsez, Iker Sanchezen zuzendaritzapean eta BilbaoSinfoniettaren instrumentazioz, Eskafandra argitaletxearekin argitaratu du lana.

Publicidad

Bost musikarik parte hartu dute lanean: Ander Erburuk (txirula), Javier Roldanek (klarinetea), Enekoitz Martinezek (biolina), Ricardo Cuendek (biola) eta Alba Hernandezek (biolontxeloa). Eta, aipatu bezala, ahotsa Jone Martínez sopranoak ipini du eta zuzendari lanetan, Iker Sanchez aritu da.

Lopez Iraolaren esanetan, «zalantzan ibili naiz luzaro, emakumeari buruz liburu bat idatzi, ez idatzi. Gaia amorragarria da, batez ere emakumeentzat, eta ez da berria». Eta jarraitzen du azaltzen: «Eme-funtzioa ez bada aski emakumea definitzeko, uko egiten badiogu 'femeninotasun betierekoaren' bitartez hura azaltzeari eta hala ere onartzen badugu ezen, behin-behinean bada ere, emakumeak badaudela munduan, galdegin beharra daukagu: zer da emakume bat?».

Arazoaren enuntziatuak berak segituan ekarri dio aurreneko erantzuna. «Adierazgarria da nik galdera hori egitea, gizon batek sekula ez dio ekingo esanez sexu jakin bateko gizabanako bat dela…».

Lopez Iraolak Filosofia ikasi zuen lehenik. Ondoren, konposizio ikasketak egin zituen, Musikenen. Eta bere musikari lana alor bi horiek nahastea izan da. Alegia, bien uztarketa egiten du: bai hausnarketa baita musika ere. Oraingoan ere, ildo beretik jarraitu du eta emaitza 'Bigarren sexua' da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad