Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 22 de enero 2025, 23:16
Haur eta familiei zuzendutako 'Loa eta Laia' euskarazko telesailak 'Bizitzaren melodia' izeneko hirugarren denboraldi batekin jarraituko du. Zehazki, duela bi urte inguru aurkeztutako eta euskal kultura, ohiturak eta balio unibertsalak 2 eta 7 urte bitarteko haurrei transmititzera bideratua dagoen serie animatu digitalak hamar kapitulu gehiago izango ditu. Interedunek YouTube, EITB eta Makusi plataforman ikusi ahalko dituzte, nahiz eta momentuz 'Zer da bakea?' lehenengo kapitulua baino ez dagoen eskuragarri.
Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, Loak eta Laiak lider eta taldeko gidari izaten jarraitzen duten denboraldi honetan musikaren garrantzia izango da gai nagusia, gure bizitzan, txikitatik helduarora bitarteko etapetan duen eragina aztertuz. Halaber, musikaren inguruko hainbat gai landuko dira eta ipuinak eta irudimena lantzeko atal bereziak izango dira, eta 'Maritxu Tellatuko' pertsonaiari omenaldi bat egingo zaio abesti baten bidez. Hori nahikoa ez balitz, udazkenean estreinatzeko zuzeneko ikuskizuna prestatzen ari dira.
Azpimarratzekoa da, gainera, «denboraldi berriak helburu didaktiko eta pedagogikoari eusten diola, generoen arteko berdintasuna eta errespetua sustatuz. Musikak eskain ditzakeen onurak azpimarratu nahi ditu, bai sormenaren aldetik eta bai gizakion arteko harremanetarako eta elkar ezagutzarako eta bizikidetzarako izan daitekeen tresna baliagarria».
Josu Bergara Aretxabaletak marrazki bizidun hauen musika konposizio eta zuzendaritza lanak egiten ditu, eta Paul Caballero Barturenek animazioaren eta ilustrazioaren sormena bermatzen du. Haiekin batera, Ane Martínez eta Leire Aparicio abeslariak, eta David Sánchez Damián ekoizpen musikalaren arduraduna daude. Taldeak elkarrekin lan egiten du istorioak, musika eta animazioa ikusleen gustura egokitzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.