Paul Picado
Domingo, 22 de mayo 2022, 02:55
Lizar Begoña idazle bizkaitarrak 'Gepardo japoniarrak' izeneko poema-liburua kaleratu berri du Susa argitaletxearekin. Argitaratzen duen bigarren liburua da, izan ere, 2020. urtean, 'Aro beilegia' izeneko poesia-liburua plazaratu zuen. Bere azken lana datorren ostiralean, maiatzaren 27an, aurkeztuko du, Donostian dagoen Tobacco Days liburu-dendan, 11.00etan.
Publicidad
Susa argitaletxeak dioen moduan, hitzen zoo librea osatu du Lizar Begoñak poema-liburu honetan. Logika egituratuei aurre eginez, eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu ditu, organikoenetatik ukiezinetara. Besteak beste, palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin etab. hartu ditu solaskide, zentrorik gabeko eremu batean kiribiltzeko gonbita eginez irakurleari.
Lizar Begoña poeta gisa ezaguna bada ere, Arte Ederrak ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta karrerako azken urtean Italian dagoen Ravenako Akademian egon zen, urtebeteko egonaldian. Horrela, 2019. urtean ikasketak amaitu zituen.
Amaitu eta urtebetera, Arte eta Sorkuntza Masterra ere egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrekin lotuta, bere proiektuetako bat BilbaoArte zentroan ikusgai egon zen 2020. urtean, espazioaren eta irudiaren ikuskera ikertzeko eta eguneratzeko saiakera, hain zuzen.
Poesiari dagokionez, duela bi urte, 2020an, Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen 'Aro beilegia' izeneko poesia-liburuari esker. Oraingoan bigarren poesia-liburuarekin dator, eta esan bezala, Donostian aurkeztuko du hil amaieran.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.