Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión

Krimen nobelak idazten dituen Ibon Martini irakurri diot: «Maiz, nire nobelen gerta lekuak bisitatzen ditudanean, irakurleak aurkitzen ditut handik paseatzen». Ibon Martinen nobela bat irakurri ostean, irakurleek ikusi nahi dute non gertatu den ekintza, eta eraileak balira bezala, berriz itzultzen dira gertalekura.

Publicidad

Orain gutxi TERRITORIOS honetako zuzendariak, César Coca jaunak, idatzi zuen Bilbok behar zuela bere espazioa goraipatzen zuen nobela bat, irakurleak erakarriko zukeen lan bat. Nobela eskuetan hartu edo buruan gordeta izan eta pertsonaiek ibilitako kaleetan ibili eta haiek sentitukoa bizi. Gasteizek ba omen du bere nobela, Santanderrek ere bai, eta, Dolores Redondoren eskutik, baita Baztanek eta Elizondok ere.

Fikziotik errealitatera saltoa

Zer dela eta fikziotik errealitatera egin beharreko salto hori? Zer dela eta nobelan ikusitakoa errealitatean bizitzeko gogo hori? Gaztelugatxeko Donearekin ikusi da gaia. Agertu zen mundu guztian ikusi zen serie batean, eta piztu zen hara joateko nahia.

Baina bata da zinema eta bestea literatura. Nik Mundakan ikusi dut fenomenoa uda honetan. Ibon Martinek 'La danza de los tulipanes' nobela Mundakan kokatu zuen, eta herriaren argazkia ageri da azalean, Santa Katalina ermita bigarren planoan dela. Bada bai, irakurle batzuk ikusi ditut nobelan azalduriko tokietan paseatzen. Hotel bateko arduradunak esan dit hotelera datozen zenbait bezerok, eta hainbat Madriletik omen datoz, esan diotela nobelako tokiak ezagutzeko etorri direla Mundakara.

Hilketa tasak

Mikel Santiagok ere Mundaka hartu du bere nobelen agerpen lekutzat. Trilogia bat osatu du Ilumben kokatua, eta Ilumbe Mundaka da. Hiru nobela: 'El mentiroso', 'En plena noche' eta 'Entre los muertos'. Santiagoren kontaketaren iturria argi dagoela esango nuke. Camilla Läckbergek Suediako kostaldeko herri txiki batean, Fjällbackan, kokatu zituen bere nobelen gertakariak. Gure etxean asmakizun bat ibili genuen Läckbergen nobelak zirela eta; Mundaka bezalako herri txiki batean, nobelan, eman dezagun, lau hildako gertatzen baziren urteko, zein zen bortxaz hildakoen tasa? Munduko biolentzia ikerlarien arreta pizteko beste behintzat bai, seguru. Baina Mikel Santiagok pare egin du tasa hori 'El mentiroso' nobelan. Mundakak 1800 biztanle izanda, 4 hildako urtero (hilketa bat, hilketa saiakera bi eta hilketa egitera zihoanean hildakoa) tasa handia da gero! Espainian 2019an 333 pertsona izan omen ziren bortxaz hildakoak. Batez besteko 100.000 pertsonako, 0,71ko tasa. Bada, bortxaz lau hildako badira urtean Ilumben, Mikel Santiagoren fikziozko Mundakan, tasa ikaragarria litzateke, batez ere Santiagok Ilumben 200 pertsona bizi direla idazten duelako. Nire kalkulagailua erotu egin zait, aitortzen dut, baina erotuta ere hauxe esaten dit: Ilumben 1800 pertsona bizi badira, eta nobelako hildakoak lau badira, bortxaz hildakoen tasa 100.000 pertsonako 222koa litzateke, Espainian baino 312,989 aldiz handiagoa. Hauek dira munduan tasarik altuena duten herrialdeak: Jamaika, 46,5, eta Venezuela 45,6.

Publicidad

Postliteratura: orritik bizitzara igaro

Baina utzi ditzagun alde batera fikzioa fikzio izan dadin beharrezkoak diren datuak. Zenbakiak altuak dira, bai, agian esajeratuak, baina fikzioa erakargarri izateko egiten diren estrategiak dira.

Kontua da gaur egun literatura irakurgarria jada ez dela literatura eredugarria bakarrik, hizkuntzaren erabileran eredu, salgarria ere izan behar du. Postliteratura deituriko aro hauetan irakurleek liburuan jasotakoa bizitzara eraman nahi dute, orritik bizitzara igaro, liburuan pertsonaiek egindako bidaiak eta bideak bizitzara ekarri, irakurritakoa esperientzia bihurtu. Horregatik pasatu gara literatura irakurtzetik literatu/rismoa egitera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad