
Literatura ere 'Osorik DA!'
54. DURANGOKO AZOKA ·
Aurtengo leloari men eginez, euskal sortzaileek orotariko istorio eta abenturak dakartzate Landako guneko postuetaraSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
54. DURANGOKO AZOKA ·
Aurtengo leloari men eginez, euskal sortzaileek orotariko istorio eta abenturak dakartzate Landako guneko postuetaranahikari cayado
Jueves, 5 de diciembre 2019, 23:31
Euskal kultura etengabeko mugimenduan dago. Horren erakusleiho zabal bilakatuko da, beste urte batez, Durangoko Azoka datozen egunotan. Igandearte milaka eta milaka bisitari izango ditu Landako guneak, lau egun hauetan luma dantza bihurtuko zaiguna. Orain arte idatzi ez diren hitzak, istorio berriak eta irten berri diren liburuen zerrenda ikaragarri luzea dakar Azokako 54.edizio honek, bere leloari 'Osorik DA!', men eginez. Produktu guztiei buruz aritzeko nahiko espazio ez dagoenez, hona hemen lagin bat.
Bernardo Atxaga idazle handiak ez du huts egingo euskal kulturari bultzada handia ematen dion hitzordu hau. Orain dela aste batzuk jakin genituen bi berri: Espainiako Letren Sari Nazionalaren aurtengo irabazlea izango dela, eta kaleratu berri duen 'Herriak eta hilobiak' eleberria bere azken nobela izatea aurreikusten duela. Azken hau aurkezten eta sinatzen ariko da 'Pamiela' argitaletxearen standaren atzean. 'Sorgin belarra' nobela berriarekin dator aurtengoan Toti Martínez de Lezea idazlea (Erein). Sorginei eta inkisizioari buruz idatzi du oraingoan, bere jarraitzaileek sare sozialen bidez hala eskatuta. Sorgin ehiza XVI. mendean hasi zen Nafarroan. 1525 eta 1527 urteen artean, epaile zibilek ehun gizon eta emakume baino gehiago erre edo urkatu zituzten, sorginkeria salaketa faltsuetan oinarrituz. Bere ohiko maisutasunaz kontatzen digu Toti Martínez de Lezeak fikziozko kontakizun eder hau, mende oso batetik gora iraun zuen egoera ilun hartan kokatuta.
Nobedadeen zerrendarekin jarraituz, gogoeta sakon bat aurkeztera datorkigu Anjel Lertxundi bere azken saiakerarekin: 'Itzuliz usu begiak' (Alberdania). Honako honetan, oriotarrak itzulpengintzaren gaineko hausnarketa sakona egiten du; dioenez, «itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik hartzen ditugu literatura unibertsalaren testuak eta erreferentzia historikoak, beste hizkuntza batean bilatzen ditugu berrikuntzak ere».
Emakumeen presentzia ere nabaria izango da Landako gunean egunotan. Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek 'Trikua esnatu da' (Susa) liburua kaleratu dute, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzeko helburuarekin. Bestetik, Beatriz Chivite Ezkietak kaleratu berri duen 'Mugi/atu' (Pamiela) poesia liburua ere agertzen da nobedadeen zerrendan. Aipatzekoa, halaber, Karmele Jaio gasteiztarraren 'Aitaren etxea' nobela (Elkar). Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Jaioren eleberria.
Argitaletxeek Azokarako plazaratuko dituzten eleberriekin jarraituz, aipatzekoa da Unai Elorriagaren 'Iturria' (Susa). Kasu honetan, idazleak adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begirada pertsonala gordetzen du ipuinez betetako nobela honetan. Erein argitaletxeak, berriz, Ramon Saizarbitoriaren azken nobela dakar plazara, nerabezaroan dauden gazteei zuzenduta, printzipioz, baina edonork irakurtzeko modukoa: 'Miren eta erromantizismoa'k maitasun istorio bat kontatzen du.
Poesiaz gozatzeko aukera ere izango dute egunotan Durangora hurbiltzen direnek. Aurkituko dituzten berrikuntzen artean, Kirmen Uribek kaleratutako '17 segundo' (Susa) liburua dago, ondarroarrak kaleratu duen bigarrena. Liburu hasieran Uribek idatzitako oharrak argi uzten du zein den izenburuaren esanahia: «Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste». Horixe esan zion, antza, Joan E. Goodman Metropolitan Museum of Art-eko gidak.
Bestalde, Alberdania argitaletxeak hiru urtetik gorako haurrei lotarakoan irakurtzeko ipuin, poema eta egitura erritmikoen bilduma kaleratuko du, hainbat sortzailek idatzitakoa.
Guztira, momentuz irakurri gabeko 273 istorio batuko dira euskal kulturaren plaza nagusian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Noticias recomendadas
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.