Literatura eta musika uztartzen dituen 'Olatu arteko txalupa arraroa' errezitaldia, astelehenean, Bilbon

Arriaga Antzokian izango da emanaldia, 19.30ean

Paul Picado

Viernes, 14 de octubre 2022, 20:39

Literatura eta musika uztartzen dituen 'Olatu arteko txalupa arraroa' izeneko errezitaldi musikatua izango da astelehenean, Bilboko Arriaga Antzokian. Emanaldia 19.30ean hasiko da, eta 'Literatura eta Musika Euskaraz' zikloaren baitan antolatu dute. Errezitaldian, Joseba Sarrionandiak duela hamar urte La Habanan egindako testuak irakurriko ditu, eta Ines Onisaga musikariak bere trikiarekin eta ahotsarekin girotuko ditu.

Publicidad

Sarrionandiaren eta Osinagaren arteko harremana duela hamar urte hasi zen. Musikaria Gose taldeko abeslaria zen garai hartan eta Joseba Sarrionandiak 'Gosariak' izeneko diskoaren abesti guztiak idatzi zituen Kubatik. Guztira hamabi kanta izan ziren, eta asteleheneko errezitaldian kanta horien jatorria eta zergatia azalduko ditu idazleak.

Sarrionandiak 1985. urtean kartzelatik ihes egin zuenetik erbesteratuta bizi izan zen, eta 2021eko apirilaren 19an Euskal Herrira itzuli baino lehen zenbait urte eman zituen La Habanan. Etxepare Euskal Institutuak 2016. urtean Habanako Unibertsitatean euskal irakurle izendatu zuenean jakin zen hain zuzen ere urte batzuk zeramatzala Kuban, eta horregatik idatzi zituen handik Gose talderako kantak. Taldeak 2014. urtean kaleratu zuen bere lana, 2015eko Korrikarako.

Joan den irailean hasi dira 'Olatu arteko txalupa arraroa' izeneko ikuskizun musikatu hau aurkezten eta helburua herriz herri aurkeztea da. Sarrionandiak sarrera moduko bat egiten dio abesti bakoitzari, eta Ines Osinagak abestu egin ditu, aurretik zuzenean grabatzen dituen hainbat musika-tresna erabiliz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad