Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri

Literatura laburra lantzeko tailer eta lehiaketak antolatu dituzte otsailerako

'Istorio Biziak' lehiaketa antolatu dute mikro-kontakizun tailerren harrera ona ikusita, baina bestalde, otsailean zehar, zenbait jarduera burutuko dituzte Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan, narrazio laburra lantzen jarraitzeko

Amalia Ibargutxi

Lunes, 14 de enero 2019, 23:29

Literatura labur lehiaketa antolatu du, 'Istorio Biziak' lehiaketaren baitan, Bilboko Udalak. Aurreko urteetan antolatutako mikro-kontakizun tailerren harrera ona ikusita hartu dute lehiaketa antolatzeko erabakia, literaturako sorkuntza bultzatzeko.

Publicidad

100 eta 150 hitz arteko testu argitaratu gabeak otsailaren lehenaren aurretik aurkeztu beharko dituzte. Sariak, bestalde, otsailaren ... 24an ezagutaraziko dira, jaialdiaren amaierako jarduerekin batera. Sari bakarra emango zaio euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako mikro-kontakizun onenari. Era berean, otsailean zehar, zenbait jarduera burutuko dituzte Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan, narrazio laburra lantzen jarraitzekoak.

'Kobazuloko bizhitzak' izenburupean, otsailaren 11tik 24ra luzatuko den programak, ahozko narrazioan eta mikro-kontakizuna idazteko tekniketan sakontzeko bi laborategi antolatuko dituzte. Mikro-kontakizunen laborategia Ana Belén Alonso ALFA idazketa sortzaile tailerreko koordinatzaileak emango du. Helduei zuzendutako idazketa tailerra urtarrilaren 30ean izango da Zurbaranbarriko Udaltegian, eta 31n Castañosekoan.

Bestetik, Pedro Ruiz ipuin-kontalari adituak dinamizatuko duen ahozko narrazio laborategia Castañoseko Udaltegian egingo dute urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1, 6 eta 8an, 19:00etatik 21:00etara. Pertsona bakoitzaren ama-hizkuntzan izango da, euskaraz edo gaztelaniaz, tailerra. «Praktikoa eta ludikoa» izango da, aurreratu dutenez, eta otsailaren 22rako ipuin-kontalari saio bat programatu dute, ikasitakoak lantzeko.

Gainera, 'Gogoratzen dut…' izenburupean, bere auzoarekin erlazionatutako oroitzapenen bat berreskuratzeko eta kontatzeko tailerra ere antolatu dute «auzoaren oroimenaren zati txikiak berreskuratzeko». Saioak Bego Alabazanek eta Pedro Ruizek dinamizatuko dituzte. Urtarrilaren 29, 30 eta 31n egingo dira Zurbaranbarriko Udaltegian, eta otsailaren 5, 6 eta 7an Castañosen, goizez eta arratsaldez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad