

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 9 de diciembre 2020, 18:30
Mari Mar Boillosek eta Jon Kortazarrek argitaratutako 'Egungo Euskal Literatura eta Futbola' liburua aurkeztu dute asteazken honetan, Bilboko Arkeologia museoan. Literatura eta futbola «bi errealitate osagarri» bezala aztertzen ditu liburuak, eta, besteak beste, Ana Merino, Karmele Jaio eta Manuel Rivas idazleen lanak biltzen ditu.
«Literatura eta futbola bi errealitate kontrajarritzat har badaitezke ere, baieztapen horrek errealitatearekin zerikusirik ez duela erakusten diguten adibide asko daude. Horietan murgiltzen den liburua da hau», azaldu du Mari Mar Boillos Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle eta ikertzaile eta liburuaren editoreak. Izan ere, liburuaren proiektuarekin hasi zirenean, bi editoreei bi galdera egiten zizkieten behin eta berriro: 'Zergatik aukeratu duzue gai hori zuen ikerketa bideratzeko?' eta 'Ba al dago futbolari buruzko euskal literaturarik?'.
Jon Kortazar EHUko Literatura katedradun eta liburuaren editoreak adierazi duenez, «lehen galderak erantzun bat baino gehiago ditu. Gure bizitza esperientziatik hasiko gara. Biok gara futbolzaleak, nahiz eta bati ikustea gehiago atsegin eta besteak lagunarteko kirol praktika maiteago izan. Mari Mar, gainera, Athleticeko Peñen Elkarteko idazkaria da. Biok jaso ditugu futbolari diogun maitasuna gurasoen transmisioan, liburu honetan aztertu den Ramiro Pinillaren nobelak azaldu duen moduan, adibidez».
Bestalde, Boillosek gaineratu du badela futbolari buruzko euskal literatura: «Ez gara hasiko gogoratzen, baina, adibidez, Lauaxetak bere kazetari lanetan Athleticen partiden kronika laburrak idatzi zituen; Arestik ere aipatu zuen Bilboko futbol taldea bere poemetan, giza masen opio gisa; eta Xabier Letek ere bertso gogoangarria eman zigun: 'Realak cuatro uno galdu zuen atzo».
Modu horretan, futbolzalea literaturazale bihurtu nahi du liburuak, eta literaturazaleei futbolaz duten arbuioa kentzen saiatu. «Futbola gustuko baduzu galdu beldurra letrei, literatura maite baduzu, ez pentsa baloia objektu okerra denik», gaineratu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Descubre la fruta con melatonina que te ayudará a dormir mejor
El Diario Vasco
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.