Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Mikel Laboa, Gabriel Aresti, Xabier Lete, Xabier de Lizardi, Esteban Urkiaga 'Lauaxeta', Bizenta Mogel, Jose Maria Iparragirre eta Bermeoko Arrantzaleen museoaren kanpoaldeko eskulturaren irudi bat.

Literatura ez dagoela soilik liburuetan aldarrikatuko duen ikastaroa, Bermeon

Jardunaldiak doakoak eta euskaraz izango dira (gaztelaniaren presentzia ere egongo da), eta abuztuaren 29an eta 30ean ospatuko dira. Bertan, zazpi adituk Bizenta Mogel, Xabier Lete eta Lauaxetari buruz hitz egingo dute, besteak beste

Miércoles, 14 de agosto 2024

Liburuetatik haratago bizitza dago, eta premisa horrekin Laida ikerketa taldeak 'Literatura eta Nazioa. Nazioa eta Literatura' ikastaroa eskainiko du Bermeoko Arrantzaleen Museoan, abuztuaren 29 eta 30ean (osteguna eta ostirala), «literatura ez dagoela soilik liburuetan» erakusteko, alegia. Jardunaldiak doakoak eta euskaraz izango dira (gaztelaniaren presentzia ere egongo da) eta 9.30etik 13.30era iraungo dute. Antolatzaileen arabera, komeni da aldez aurretik izena ematea laidataldea@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Publicidad

«Gure ikastaroaren hausnarketa hasten da pentsatzen dugunean literaturak adar ezberdinak dituela, izan ere, literatura instituzio soziala da eta bere funtzio nagusia Nazioa eraikitzen laguntzea litzateke. Horregatik liburuetatik kanpo ere bizi dela islatu nahi dugu», dio Jon Kortazarrek, bigarren egunean Lauaxetaren irudiari buruzko ideia berriak ekarriko dituenak.

Era berean, Bermeon beste sei hizlari entzutetsuk hitz egingo dute Bizenta Mogel, Iparragirre, Lizardi, Aresti, Lete eta Laboa idazle eta abeslariei buruz, eta «literatura monumentuetan, literatura nazio eraikuntzan, eta literatura salmentan; literatura zaindaria eta literatura salgarria» izango dituzte hizpide.

Argazkiak, bideoak, irudiak

Lehenengo egunean, abuztuaren 29an, Miren Gabantxok Bizenta Mogelen kasua aipatuko du eta Markinan eta Bilbon lortu duen ospea azalduko du. Jarraian, Karlos del Olmok Jose Maria Iparragirreren figura nola ikusi den euskal teatroan aztertuko du, eta hasierako heroia nazionalaren irudia nola joan den kritikatzen eta ahultzen. Eta Paulo Kortazarrek Lizardiren heriotzak sorturiko poetaren irudia aztertuko du.

Bestalde, bigarren egunean, abuztuaren 30ean, Jon Kortazarrek Mungian Esteban Urkiaga Lauaxetaren irudiaren inguruan diren hiru maila nagusiak (monumentua, zaindaria eta salgarria) deskribatuko ditu. Susana Jodrak Gabriel Arestiri eskaini zaizkion eskulturak eta irudiak izango ditu mintzagai. Eta azkenik, Jon Martin Etxebestek prentsak Xabier Leteri eta Mikel Laboari eskainitako arreta azalduko digu.

Publicidad

«Ikuspegi pedagogikoa oso kontuan hartuko dugu eta eskolan egin dezakegun erabilpenari begira egingo dugu, horregatik oso garrantzizkoak izango dira hitzaldietan argazkiak, bideoak, irudiak, pelikula txatalak, eta eskolan erabiltzeko material aurkezpenak. Gure helburuak dira, bada, idazleek kalean duten itzala agertzea, 'Paisaia literarioa'ren indarra azpimarratzea, eta idazleek kalean utzi duten aztarna baloratzea», dio Kortazarrek.

Beraz, euskal historia kulturalari buruzko dibulgazio-ikastaro honekin gozatu nahi baduzu, anima zaitez laida taldearen helbide elektronikora mezu bat bidaltzen, mereziko du eta!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad