Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 6 de octubre 2021, 20:14
Euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea da helburua, eta, horretarako, literatura ardatz izanda, Saison Quebec-Pays Basque 2021-2022 egitasmoaren baitan egingo diren hainbat ekitaldi aurkeztu dituzte asteazken honetan Donostiako Tabakaleran. Halaber, Kanadako hiri horretako sortzaileen lana Euskadin erakustea, eta hizkuntza, kultura eta artearen bidez bi herrialdeen arteko harremana estutzea bilatzen da.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Laura Mintegi Euskal PEN Klubeko lehendakariak eta Itxaro Borda idazleak azaldu dituzte asteazken honetan jarduera berriak.
Hasteko, Laval Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuak, Quebeceko PEN Klubak eta Euskal PEN Klubak 'La voix des autres-Besteen ahotsa, Eleaniztasuna eta literatura: Euskal Herria eta Quebec' biltzarra antolatu dute urriaren 13 eta 14rako, sarean. Egunero aurkezpenak egingo dira, eta mahai inguruak izango dira saio bakoitzaren amaieran.
Jardunaldiek proposatuko dituzten adituen hitzaldiek sorkuntza literarioek partekatzen dituzten ezaugarriak identifikatuko dituzte, eta hizkuntza gutxituak dituzten ingurune eleaniztunak, literatura frantses-quebectarra, gutxiengo ikusgarrien edo kulturalen literatura, eta literatura ekoizpena Euskal Herrian, Quebecen eta Ipar Amerikan aztertuko dituzte, besteak beste.
Hori nahikoa ez balitz, urriaren 14tik 24ra egingo den 'Quebec en toutes lettres' jaialdiaren baitan euskal literaturari eskainitako gaua antolatu dute Quebeceko Zibilizazioaren Museoan. Urriaren 16an izango da, 19.00etan, 'Soirée découverte Accent basque' izenburupean.
Alde batetik, euskal literaturari buruzko mahai ingurua egingo da Itxaro Borda eta Kirmen Uribe idazleen eta Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren parte hartzearekin. Mélissa Verrault idazle eta itzultzaileak gidatuko du mahaingurua.
Bestetik, 'Chejov vs. Shakespeare' egitasmoaren edizio berria aurkeztuko da. Oraingoan, Aurelia Arkotxa euskal idazlea eta Jean Désy idazle quebectarra izan dira protagonistak. Urtebetez mantendu duten korrespondentzian, akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna izan dituzte mintzagai, baita pandemia ere. Gutun truke horren emaitza liburu bihurtu eta jaialdian aurkeztuko da, Jean Désy eta Aurelia Arkotxaren eskutik.
Argitalpenaren azala egiteko artista hautatua Higinia Garay irudigilea izan da, eta liburua Euskal Herrian ere aurkeztuko da, azaroan, Donostiako Literaktum jaialdiaren baitan.
Halaber, 'Quebec en toutes lettres' jaialdian bertan, Itxaro Bordak Quebeceko literatura eszenan hitzordu saihestezina bihurtu den 'Poesiaren gaua' ekitaldian parte hartuko du, literaturako hainbat ahots konsagratu eta hasiberriekin batera.
Literaturaren ildotik jarraituz, 'Itzultzaile berriak' proiektuaren berri ere eman dute Tabakaleran. Nazioarteko literatura itzultzaileak euskaraz trebatzea eta nazioarteko literatura itzultzaileen eta bertakoen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea.
Yannick Bédard eta Michel Usereau itzultzaile quebectarrak hurrengo laginen itzulpenak ari dira burutzen Aiora Jaka EIZIEko kidearen gidaritzapean: Garazi Arrularen 'Abian' eta 'Ederra eta piztia'; Uxue Alberdiren 'Oreina' eta 'Ezertan lagun diezazuket?'; eta Harkaitz Canoren 'Arrokarik altuena' eta 'Safaria'.
Abendurako laginak amaitutzat eman ondoren, Bilboko 'Gutun zuria' jaialdian aurkeztuko dute hilabetetako lanaren emaitza. Gainera, aurreikusita dago itzultzaileek egonaldia egitea, 2022an, Euskal Herrian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.