Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
amalia ibargutxi
Martes, 5 de junio 2018, 00:16
Bueltan da Nekatoeneko egonaldia. Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) antolatu dute, aurten ere, euskal idazleei bideratutako egonaldia. Urria eta azaroa bitartean lau aste iraungo ditu, eta Nekatoenean egingo dute (Hendaia), Abadiako gune babestuan.
Egitasmoak bi zati izango ditu. Batetik, euskal kultura anitzaren alde egingo duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea, hilabetez. Bestetik, urtetik gorako ikasle talde batekin jarduera bat egitea. Ikasturte hasieran hitzartuko du irakaslearekin eta 2018-2019 ikasturte bitartean antolatuko du ikasleekin 12 orduz elkartuz. Jarduera honek Hego Lapurdiko Hirigune eta DRACeko EAC programaren barnean izanen da horien finantzaketa berezia izanik.
Hautagaitza txostenak aztertu eta epaimahai batek aukeratuko du Nekatoenera bidaia egingo duen taldea. Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak…) hiru helbide hauetara igor daitezke, mailez edo postaz, ekainaren 19a baino lehen: cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com, www.idazleak.eus, eie@idazleak.eus eta etchegoin@eke.eus helbideetan. Erantzuna e-postaz igorriko zaie hautagai guztiei.
Iazko idazle egonaldia egiteko, Amaia Hennebutte idazlea hautatua izan zen. Urri eta azaroan zehar egon zen Hendaiako etxean, haur eta gazteei zuzenduriko eleberria idazten. Urtero idazteko modu bat, estilo bat, pertsona ezberdin bat saritzen dute. Hennebutteren hitzetan, «haur poesia aldarrikatu, asmatu eta plazaratu» nahi izan zuen adin guztientzako haurrentzako bere lan horrekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.