Borrar
Hainbat emakume idazle feminismoaz, identitateaz eta arte sorkuntzaz mintzatuko dira autengo Lireraktum festibalean. E. C.
Literaktum 2019 letren jaialdiak literatura eta feminismoa uztartuko ditu

Literaktum 2019 letren jaialdiak literatura eta feminismoa uztartuko ditu

Literatur festibal hauxe azaroaren 11tik 24ra bitartean ospatuko da Donostian

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 6 de noviembre 2019, 23:54

Literaktum 2019 letren jaialdiak literatura eta feminismoa uztartuko ditu. Literatur featibal hauxe azaroaren 11tik 24ra bitartean ospatuko da Donostian. Bertan hainbat emakume idazle feminismoaz, identitateaz eta arte sorkuntzaz mintzatuko dira. Egitasmoa literatura beste arlo eta gaurkotasunezko eztabaidekin nahasteko abiarazi zen.

Jaialdiaren ildo nagusia feminismoa izango den arren, beste eztabaida batzuei ere eskainiko diete denbora: poesiaren eta pentsamenduaren arteko loturari, Europako kulturari, hizkuntza eta literatura aniztasunari, eta identitate nozioari, besteak beste.

Aurtengo edizioan 50 ordezkari baino gehiagok hartuko dute parte: Elvira Sastre, Maria Sanchez, Espido Freire, Laura Freixas, Mariasun Landa, Christina Rosenvinge, Paula Bonet, Eider Rodriguez, Kattalin Miner, Lucia Baskaran, Luisa Etxenike, Marta Sanz eta Cristina Morales eta hainbat idazle gehiago.

Literatur jaialdi honen aurkezpen ekitaldian Bernardo Atxaga (Etxeak eta hilobiak), Ibon Martin (La danza de los tulipanes) eta Karmele Jaio (Aitaren etxea) euskal idazleek euren lan berriak aurkeztuko dituzte. 2017. urtean Princesa de Asturias sariaren irabazle izandako Adam Zagajewski ere bertan izango da, 'El fulgor de la poesía' aurkezteko.

Aurtengo jaialdiaren protagonista nagusiak Ramon Saizarbitoria eta Joxean Artze izango dira. Lehendabizikoak, duela 50 urte argitaratu zuen 'Egunero hasten delako' lana eta zenbait ekitaldiren bitartez liburu honen urteurrena omenduko dute. Era berean, Literaktumek pasa den urtean hildako Joxean Artze euskal idazle eta musikagilearen ibilbidea aintzatetsiko du, haren poesia eta musika ibilbide oparoa aditzera emanez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Literaktum 2019 letren jaialdiak literatura eta feminismoa uztartuko ditu