

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI Sarriugarte
Jueves, 10 de diciembre 2020, 14:26
Lisboak 20.000 pisu turistiko alokairu eskuragarri bilakatu nahi ditu. Hala, Portugalgo hiriburuko Udalak etxebizitza turistikoak bertako herritarrei alokatzeko proposamena mahaigaineratu du, gutxienez bost urtera bitarte luzatu daitezkenak. Bertan parte-hartzen dutenek gehienez Udalaren 1.000 euro eskuratu ahal izango dituzten hilabetean.
Hortik aurrera Udalak horiek alokatzeko herritarrak bilatuko ditu, eta horiei alokairu eskuragarraiak eskainiko dizkie, familia bakoitzaren diru-sarreren herena gehienez jota izango dena. Etxebizitzen jabeek merkatu turistikoan ezarrita dauden prezioek baino etekin gutxiago eskuratuko dute. Baina, Udala ziur dago epe luzerako alokairua izateak, eta, aurretiaz hiru urte bitarteko prezioa ordaintzeak, pisu horien jabeak konbentzituko dituela egitasmoan parte-hartzeko.
Lisboak egindako urratsak nazioarteko erakunde publikoei etxebizitza hutsen egoerari aurre egiteko bidea ireki du hor nolabait. Hori ikusita, zenbait herrialde egoera horri aurre egiteko aurrerapausoak ematen hasiak dira. Ingalaterrako Gobernuak, esaterako, kale gorrian bizi direnentzako 3.300 etxebizitza ahalbidetuko dituztela onartu du. Veneziak (Italia), berriz, pistu turistikoak unibertsitarioei alokatzeko akordio bat sinatu berri du.
Era berean, ekainean Kanadako Vancouver hiriko bi hotelek orotara 173 logela bermatu zituzten hiriko zaurgarritasun egoeran bizi ziren pertsonak artatzeko. Urte honetan ere Kaliforniako San José hiriak 17 milioi dolarreko prezioa aurkezten zuten 500 etxetxo eraikiko zituela nabarmendu zuen, pandemiaren harira kalean bizi ziren pertsonek lo egiteko txoko bat izan dezaten.
Bestalde, Bartzelonan (Katalunia) etxebizitza hutsekin amaitzeko jada diseinatuta zegoen plan bat mahaigaineratzeko erabili dute alarma egoera. Uztailean Udalak 14 banketxeri eta baita zenbait inbertsio funtsei ere agiri bat bidali zien euren menpe dituzten 194 etxebizitza hutsak alokatzea eskatuaz. Hori ez bazuten egiten, Udalak abisatzen zien etxebizitzok desjabetu egingo zituela bere prezio erdiaren truke, eta, horiek alokairu eskuragarri gisa bermatu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El PRC elegirá en primarias al sucesor de Miguel Ángel Revilla el 4 de mayo
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.