Borrar
Urgente Una treintena de heridos en el choque de dos autobuses en la Diagonal de Barcelona
Bizikleta bat, Lisboan. Fotolia
Lisboa, bizikleten hiria

Lisboa, bizikleten hiria

Koronabirusaren krisiak hirian lekualdatzeko era zeharo aldatu du alboko herrialdean

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 11 de junio 2020, 20:58

Lisboa bizikleten hiria bilakatu da azken asteotan. Gaur egun 100 kilometroko bidegorri sarea dute alboko herrialdean eta urte amaierarako beste 60 kilometro egitea espero dute. Gainera, bizikleten galtzadei 2021 urterako beste 40 kilometro gehitzea aurreikusi dute. Era berean, Portugalgo hiriburutik 7.000 auto plaza deuseztatu dituzte. Izan ere, koronabirusaren krisiak hirian lekualdatzeko era zeharo aldatu du.

Lisboako Udalak hirian autoen erabilera murriztu nahi du, bizikleten eta oinezkoen aldeko mugikortasunaren aldeko keinua eginez. Horren bitartez, bizikletak aparkatzeko esparrua irabazteaz gain, krisi klimatikoari aurre egitea da helburua, eta horretarako, garraio garbien aldeko apustu galanta egin nahi dute.

Baina, hori ez da Lisboako Udalak bizikletaren erabileraren alde martxan jarritako egitasmo bakarra. Hala, bertako agintariek 3 milioi euroko diru-laguntzak bideratu dituzte, herritarren artean bizikleten salerosketa eta trukea sustatzeko helburuarekin. Hori dela medio, 100 euroko laguntza ekonomikoa eskaintzen die bizikleta tradizionala erosten dutenentzat eta beste 500 euro bizikleta elektrikoaren aldeko apustua egiten duen orori.

Dena den, Lisboa ez da bizikleten erabilera sustatzeko neurriak hartu dituen leku bakarra, Europako beste herrialde batzuetan mugikortasun mota horren aldeko ekimenak sortu egin baitira. Italian, esaterako, 500 euro bitarteko laguntzak jarri dituzte martxan bizikletaren erabilera gero eta handiagoa izan dadin. Frantzian, aldiz, bizikleta zaharrak konpontzen dituzten herritarek 50 euro jaso ditzakete eta Parisko Udalak 1.000 kilometro baino gehiagoko bidegorri sarea egitekoa asmoa agertu du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lisboa, bizikleten hiria