Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
'Materia iluna' ikusten ari ginen familia giroan, Philip Pullmanen eleberrietan oinarritutako telesaila. Linboa hitza aipatu zuten, eta seme-alaba txikienak horretaz galdezka hasi ziren, zer ote zen «linbo» delako hura. «Ez-lekua» hitza etorri zitzaidan burura tupustean. Inon ez dagoena. Ez nintzen kontu teologikoetara lerratu, nahiz telesailean arimez eta hildakoez jardun. John Saylesen izenburu bereko pelikula bat etorri zitzaidan gogora hurrena, duela hogeitik gora urte ikusia. Despistatuen aberria. Oporretan ez zapaltzeko modukoa.
Etimologiak dio ertza edo orla esan nahi duela. Eta, arriskatzen hasiz gero, infernuaren lurralde mugakidea ere badela esan beharko. Infernuaren lehen zirkulua, Danteren arabera. Hara joaten omen ziren bataiatu gabeko ez bekatariak, haurrak barne. Erdibideko lekua zen, hortaz, zigorrik eta zorionik gabekoa. Bestela esanda, inpunitate gazi-gozo moduko bat. Gainera, 2007an elizak berak linboa desmuntatu, hipotesitzat jo, eta hartan ez zela sinetsi behar esan zien kristauei, bataiatu gabeko haurrak salbatu egingo zirela ezinbestean. Infernua gezurtatzea izango omen da hurrena.
Seme-alaben galderaz geroztik, kontzeptu horrekin bueltaka ari nintzela, hara non ikusi ditudan Brasilgo irudiak. Ehunka bolsonista kongresua inbaditzen eta jolas-parke bat balitz bezala bertan sartzen. Helduen jolas-parkea. Asaldatu horien buruak eta gogoak non arraio egongo ote diren galdetu diot neure buruari, eta berehala otu zait hipotesi bat: linboan oraindik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.