Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Miércoles, 3 de julio 2024, 13:11
Uda une ezin hobea da aire zabalean paseatzeko, kirola egiteko, bainatzeko, eguzkia hartzeko... Baina baita kalean irakurtzeko ere, haize leunak aurpegian ematen digun bitartean. Bada, Bermeoko Udalak liburutegia kalera atera du berriro, herritarren artean irakurtzeko ohitura sustatzeko, baina oraingoan lekuz aldatu du, eta Talan izango da uztailaren 30era bitarte. «Herritar guztiek liburuak eta aldizkariak maileguan hartu ahalko dituzte, eta liburutegiko bazkide egiteko aukera ere izango da», esan dute bere arduradunek.
Udako liburutegia 16.00etatik 19.00etara egongo da zabalik astelehenetan, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara asteartetik ostiralera, eta 11.00etatik 14.30era larunbatetan. Gainera, uztaileko ostiraletan, 12.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 18.30era, umeei zuzendutako tailerrak izango dira: 5ean, 'Arte sortzailea'; 12an, 'Eskulan dibertigarriak'; 19an, 'Birzikla tailerra', eta 26an, 'Ipuinetako pertsonaiak'. Parte hartzeko ez da aurretiaz izenik eman beharko.
Bitor Uriarte Anasagasti Bermeoko Udaleko Liburutegiaren eta Artxiboaren zinegotzi arduradunak nabarmendu duenez, udako liburutegia Talan kokatzen erabakia hartu dute «herrigunetik hurbilago dagoelako, lehen egoten zen Aritzatxurako bidean baino. Horrela, herritar gehiagorengandik hurbilago egongo da». Bere hitzetan, gainera, «Tala udarako gune freskoa da, eta udaldian jende asko joaten da leku beroetatik ihesean. Ume, gazte eta nagusi askoren topagunea da, eta hori gutxi balitz, egoteko leku bat da, eta ez igarobide bat, Aritzatxuburua den modukoa», azaldu du.
Uriartek gaineratu du aurtengo lekualdaketa proba bat izango dela, eta ondo ez baldin badoa, udako liburutegia aurreko urteetako lekura buelta daitekeela, hau da, Aritzatxu hondartzarako bidera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.