Borrar
Liburu bat egunero (eta ahal dela, bi)

Liburu bat egunero (eta ahal dela, bi)

Freskotasuna ageri da iritzietan eta oso irudi osoak ematen dituzte liburuei buruz

Viernes, 30 de diciembre 2022

Un libro al día' blogak 5.000 liburu-iruzkin argitaratu ditu. Eta harrigarriago dena kasik, 25.000.000 (bai, 25 miloi) bisitari izan ditu bere ibilbidean.

Bilbon jaio zen blog orrialde hori, eta gaur egun liburu kritiken alorrean bisitatuetariko bat da, zalantzarik gabe. Zifra borobilak lortzen ari da eta, ospakizun xumeak egin ordez, blogaren bidea famatzen ari dira egileak.

Bilbon jaiotza-lekua

Deustuko Unibertsitatearen inguruan bildu ziren zenbait ikasle adeitsu liburuaren gainean lan egiteko eta irakurritakoari buruz iritzia emateko. Konpromiso bakarra zuten: egunero liburu baten iritzia ematea, eta horri egunero eustea. Eta horrela hamahiru urte pasatxoan. Egunero-egunero (egun batzuetan erratu eta iruzkin bi argitaratu dituzte), liburu baten berri eman dute.

Ekinaren ekina bai dela hau. Egileak hasieran, eta horren berri, web orria sinplea bezain esanguratsua baita, orrian bertan jaso dezakegu. Deustun hasi zirenen artetik, Santiago Pérez Isasi bilbotarra baino ez da geratu (dirudienez), lan horren arima dena eta gaur egun Lisboako Unibertsitatean irakasle dabilena. Ekintza sortu zutenen izenak gorde dira 'Egileak' sailean, eta Deustuko Unibertsitatean ikasi zutenek eman zioten hasiera historia honi.

Gaur egun zortzi dira egile nagusiak. Baina taldean beste hamahiruk hartu zuten parte beren iritziak emanez. Bakoitzaren curriculum irudia irakurriz gero, garbi daude haien ezaugarri nagusiak: askatasuna, umorea, seriotasuna (ez dabiltza mokoka) eta nolabaiteko freskotasuna. Eta hori oso ongi azaldu da ondoren irakurri ditzakegun iritzietan.

Helburuak

Helburu nagusia egun bakoitzean liburu baten berri ematea bada, ez da nolanahikoa iritzia emateko modua. Labur eta sotil ematen dute bidearen berri: «Bloga liburuei buruzko bloga da, liburuak pasioz maite dituen gizakiak idatzia». Badute bigarren arau bat: «Kolaboratzaile bakoitzak irizpidea askea jarraituz aukeratu du liburu iruzkindua». Muga bat ere badute, badaezpada ere: «Ez dugu iruzkinak egiteko proposamenik onartuko ezta erantzungo ere».

Helburuez gain sortzen diren liburu aipamenak (alde edo kontra egon) guztiz egokiak dira. Luzeak, arrazoituak, kritika literarioaren eredu. Badute liburuak aipatzeko orduan askatasunaz gain, idazteko beta zabala, iritzia emateko tokia, freskotasuna ageri da iritzietan eta oso irudi osoak ematen dituzte liburuei buruz.

Ezaugarri bi aipatuko nituzke. Lehenik, ez da egunerokotasunik falta. Aste honetan adiskide batek aipatu zidan Samanta Schweblin-en 'Siete casas vacías', eta han zegoen liburua, 'Un libro al día' blogean, urriaren 7an aipatua. Zer agertu, hura aipatu. Eta bigarren ezaugarria, iritziari eman ohi dioten arnasa. Iruzkin luzeak dira, aldekoak eta kontrakoak ageri dituztenak, arazorik gabe, konplexurik gabe, zabal eta ozen.

Badute liburuak mailakatzeko sistema bat («oso gomendagarria, «gomendagarria», «ondo dago», «ez galtzekoa»; eta, era berean, «arbuiagarria», «ezin jasatekoa», «irentsi ezina») eta beharbada ez da guztiz fina azterketa ongi egin baten ostean jartzeko… baina horretan ere menia egin behar irakurleak.

Euskal literatura

Ez da euskal literatura falta orriotan. Bai literatura jasoa deitu ohi duguna: Atxaga ('Obabakoak', 'Desde el otro lado'), Saizarbitoria ('Ehun metro', 'Martutene'), Karmele Jaio (ia haren lan osoa); edo nobela poliziakoa (Jon Arretxeren liburu bi), eta nobela historikoa (Toti Martínez de Lezea). Orri honetan ikusi dut euskaraz idatzitako liburu bati inoiz irakurri dudan kritikarik gogorrena baina arrazoitua eta isilduko dut nori egin zaion, baina egileek erabili ohi duten askatasunaren frogatzat hartu nuen.

Distantziaren abantailak izango dira iraupena, baina jarrai dezatela pasioz liburuei buruz hitz egiten beste 13 urte (gutxienez).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Liburu bat egunero (eta ahal dela, bi)