Borrar
'Libre' abestiaren bertsio berria grabatu dute Izarok eta Cris Lizarragak

'Libre' abestiaren bertsio berria grabatu dute Izarok eta Cris Lizarragak

Kanta 'Limones de Oro' lanaren hirugarren aurrerapena da

Viernes, 4 de marzo 2022

Izaroren disko berria lagun ugari gonbidaturik dauden festa handia da. Apirilaren hasieran argitaratuko den 'Limones de oro' lanean kolaborazio ugari batu ditu: Amaral, Rozalen, Eñaut Elorrieta, Zahara... eta Belako taldeko abeslaria den Cris Lizarraga. Bizkaitarrarekin feminismoaren ereserki ederra abestu du: 'Libre'. Ostegun honetan aurkeztu dute elkarrekin egindako berrinterpretazioa.

'Libre' abestiari bizitza berri bat eman diote. Indarkeriaren kulturaren aurkako kanta honek emakumearen irudia ahalduntzen du. «Sonoritatea, konexioa eta indarra» dira nagusi. «'Libre'ra ekarri dizkigun melodiak... ai ama!!», adierazi du Izarok bere sare sozialetan.

Azken urteotan Cris Lizarragak borroka feministan oso murgilduta egon da. 2020an 'Quítame la culpa' (Ken iezadazu errua) fanzinea argitaratu zuen Pikara Magazineren eta Culo Mala eta Haizea Ogueta adiskideen eskutik, maitasunagatik beren burua lehertu eta indarkeria-esperientziak bizi izan dituzten emakumeen lekukotzak jasotzen zituena. «'Libre' dagoeneko hor zegoen eta ereserki bat zen, nire gremio eta kolektiboko adiskide eskuzabalaren pare dagoen ekarpena egin izana espero dut, halako gauzek batu eta zeharkatu egiten gaituzte, eta samurtasunez eta lotsarik gabe aldarrikatzea erabaki dugu. Mila esker aunitz, Izaro», adierazi du Cris Lizarragak.

'Libre' abestiaren bertsio berri hau 'Limones de Oro' proiektuaren hirugarren aurrerapen modura iritsi da. Proiektu horretan Izarok bere abesti mitikoenak birbisitatzen ditu eta argitaragabeko beste zenbait gaineratu. Abesti kuttunen bilduma egiazko honetan, lankidetzen bidez hura inspiratzen duten ahots eta garunak elkarlotzen ditu, arlo artistiko eta gizatiarretik erakarri eta iradokitzen dutenak. Hamasei abestirekin dago osatua. Bertan, Mexiko (Alex Ferreira, Bratty), Kuba (Dayme Arocena), Brasil (Duda in the sky), Estatuko beste zenbait eremutatik (Zahara, Pedro Pastor, Xoel Lopez, Rozalen, Amaral) edo, are, Euskal Herritik (Cris Lizarraga, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Gartxot, Eñaut Gaztañaga) iritsitako artistek abesten dute. Lan hau ilusio eta positibotasunez mukuru dagoen proiektua da. Dagoeneko eskuragarri dago etxean sinatuta jasotzeko aurre-eskaera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Libre' abestiaren bertsio berria grabatu dute Izarok eta Cris Lizarragak