Borrar
Urgente Retenciones en el Txorierri por la avería de un camión
Manu Lopez Gaseni itzultzailea, 'Snarkaren ehizan' eskuan duela. Usoz
Lewis Carrollen 'Snarkaren ehizan' «klasikoa» euskarara ekarri du Pamielak

Lewis Carrollen 'Snarkaren ehizan' «klasikoa» euskarara ekarri du Pamielak

Manu Lopez Gaseni itzultzaileak «zentzugabearen ildoan» kokatu du poema narratiboa eta egileak harekin ziklo bat itxi zuela azaldu

Jon Agirre

Lunes, 3 de junio 2024, 21:13

XIX. mende amaieran, zehazki 1876an, Lewis Carrollek argitaratu zuen 'Snarkaren ehizan' «klasikoa», «zentzugabearen ildoan kokatzen den poema narratiboa», euskarara ekarri du Manu Lopez Gaseni itzultzaileak Pamiela argitaletxearentzat. Hamar kidez osatutako eskifaiak egindako itsas bidaia da argumentua, baina Lander Majuelo editoreak esan bezala alegoriatik asko du eta kideak ezin bitxiagoak dira. «Bidean aurkezten diren egoerak zentzugabeak dira eta ehiza eta Snarka bera, kimerikoak», aurreratu dute. Ez da irakurlearentzat arraroa izango den bakarra, are gehiago Carrollen literatura ez badu asko ezagutzen, pertsonaien izen guztiak B hizkiarekin hasten baitira eta 'maleta hitzak' deituak, hau da, «bere baitan beste hitz bat biltzen dutenak» daude. Biak ala biak euskarara egokitu ditu itzultzaileak.

Lopez Gasenik xehatu zuenez 'Snarkaren ehizan' lanak egileak aurrekoetan erakutsi zituen ezaugarri asko ditu, besteak beste «hizkuntzaren arbitrariotasuna, hitz-jolasen aurreko umore-senaren falta, matematikarekiko zaletasuna, epaiketen parodiak, pertsonaiaren baten atzera begirako kontakizuna edo ametsaren baliabidea». Egitura aldetik, istorioa 8 atal edo eroalditan kontatua dago, 141 poema edo kuartetotan, «balada baten antzera» eta «errima nahiko konplexuekin».

'Snarkaren ehizan'

  • Idazlea: Lewis Carrol.

  • Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni.

  • Argitaletxea: Pamiela.

  • Orrialde kopurua: 80.

  • Prezioa: 15 euro.

Ezagutza horrek, hein batean, hiru fasetan gauzatu duen itzulpena erraztu dio. «Aurrez dokumentazio lan handi samarra egin nuen, lehen fasean ahapaldiak errespetatuz hitzez hitz itzuli; ostean errima erantsi bertso-lerroei eta, azkenenean, luzeena eta gozagarriena, bertso lerro neurtuetan eman».

Majuelo oso pozik azaldu zen agerraldian argitalpen honekin ziklo bat itxi duelako Pamielak. Izan ere aurrez Carrollen Alizia herrialde miresgarrian (Pamiela, 2015), Ispiluan barrena (Pamiela, 1990) eta Alizia haurrentzat (Pamiela, 2004) ere kaleratu dituzte, hain zuzen Lopez Gasenik itzuliak. «Literatura unibertsalarekin dugun zor hori ordaindu dugu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lewis Carrollen 'Snarkaren ehizan' «klasikoa» euskarara ekarri du Pamielak