Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Rozalenen 'Entonces' abestia entzun nuen lehen aldia malkoen artean izan zen. Ez nuen kanta ezagutzen eta Sonorama jaialdian emandako zuzenekoan etorri zen nigana. Emozio hutsa. Nire izeko Maribel nuen buruan eta Balmasedan bizitako momentu eder guztiak. Letrak «yo quiero volver al cuándo, no quiero volver al dónde» esaten du eta musikariaren herrian gertatutakoa jakin eta gero, indar handiagoa dute hitz hauek.
Abeslaria Letur herrikoa da. Guztiz hautsitako malda hori denok dugu buruan. Suntsitutako etxeak eta hilda edo desagerturiko pertsonak. Leturrera bueltatu da Rozalen berehala ahal duen moduan laguntzeko. Arrastelua eskuan eta mina bihotzean. Eta irudi hauek ikusi ondoren, 'Entonces' kanta bueltatu da nigana.
Esan bezala, nire haurtzaroko irudi eder ugari ditut Balmasedan, aita jaio zen baserrian, hain zuzen ere. Eta herria beti defendatu dut. Turismo kanpaina edo izango banintz bezala. Bai, lekua garrantzitsua da, ezinbestekoa bizi ahal izateko. Argi eta garbi ikusten ari gara komunikabideetan egun hauetan.
Izan ere, txikitatik oroitzapenak tokiekin lotu ditut. Nahiz eta batzutan leku horietara bueltatu eta aurrekoan sentituakoa topatu ez. Utrechten bizi ondoren, urtean pasa eta gero, bueltatu nintzenean sentitu bezala. Enparantzak, eraikinak, estatuak hor zeuden, baina lagunak etxera bueltatu ziren. Bizipenak nire erraietan baino ez zeuden. Eta hori ere nabaritzen dut batzutan baserrira bueltatzean, amamak txokolate beroa prestatzen zuen momentura bueltatzea gustatuko litzaidake. Izekok oiloengana eramaten ninduenean.
Letur herriak denbora asko behar izango du lehen zen tokia izateko. Valentzia, zer esanik ez. Izan ere, ez da toki bera izango. Vetusta Morla taldeak duela urte batzuk ateratako 'Mismo sitio, distinto lugar' diskan adierazten zuen bezala, leku berbera izan daiteke, baina bizipenak direla eta, dena aldatu da. 'Noiz' hitzari Rozalenek garrantzia handiagoa ematen bazion ere, 'non' hori berreskuratzen ikusteko irrikan gaude denok.
Lerro hauek DANAren kaltea sufritu eta sufritzen ari direnen omenez dira. Musikak ezin du dena konpondu, baina nahigabean lagun izan daiteke behintzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.