Borrar
Juan Luis Zabala 'Mina hartzeko ere' liburuarekin. Usoz
Lekua topatuz munduan

Lekua topatuz munduan

Paloma Rodrguez-Miñambres

Viernes, 8 de julio 2022, 20:26

Klasikoen aburuz, denbora igarotzeak ez gaitu jakintsuago bihurtzen, zaharrago, ezbaitiago edo koldarrago baizik. Ideia horrek, hein handi batean, Juan Luis Zabalaren gogo poetikoa ardazten du bere bigarren poesia-liburuan 2000tik. Berak azaldu duen moduan, alde handia dago aurreko obrarekin konparatuz gero, hura baitzen gaztaroaren amaierakoa, munduari oldartzen zitzaiona, alegia. Oraingo liburu honetan, aitzitik, mundura egokitzen saiatu nahi izan du.

58 poematan Zabalak begirada lasaia adierazten du helduaroak dakarrenaz. Urteak betetzeak ematen dio aukera bizi-espektatibak berrikusteko tonu pausatuan. Izan ere, denbora iragaten delako gai gara bizialdiaren balioa estimatzeko. Alabaina, bizipenen zama ezin dugu erabat arindu edo urrundu gure gogotik.

  • Mina hartzeko ere Juan Luis Zabala. Susa. 88 orr. 13,50 euro.

Edadetzean beldurra eta zalantzak bidaide ditu idazleak, eta, poemen mamiari erreparatuz, hauxe aurkitu dezakegu: galdu diren adiskideak, maitasun istorioak, haurtzaroaren lorratzak, hil diren pertsona maitatuak behin baino gehiagotan aipatuak dira bertsoetan, osasun arazoak, amaren irudia eta haren berben oroitzapena -tituluaren jatorria hor dago, hain zuzen-, edo hizkuntzarekiko kezka. Zabalak lehen pertsonatik ondu ditu olerki gehienak, eta bestelako baliabide batzuk ere lantzen ditu: hitzen errepikapenak eta jokoak, umorea eta autoironia.

Bizitza inperfektua dugu baina, urteak joan ahala, munduaren ulerkera gauzatzen du gizakiak. Nahiz eta denborak zaharberritzen dituen mina eta nostalgia, liburu honek helduaroari buruzko ikuspuntu errealagoa, doituagoa eskaintzen du, faltsua suertatu ohi den baikortasuna alboraturik.

Poema hauek, bizieraren nahigabeak eta zailtasunak ukatu gabe, argitasun izpia bilatzen dute, nola eutsi existentziari -gertatua ametitzea eta etortzear dagoenarekin konformatzea da Zabalaren iradokizuna- hainbeste min ez hartzeko. Etsipenean erori barik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lekua topatuz munduan