Zurekin
Miércoles, 15 de marzo 2023, 11:18
Lekeitioko Euskal Zine Bileraren antolakuntzak 46. ediziora lanak aurkezteko epea ireki du, uztailaren 31ra bitarte, eta oinarriak webgune honetan egongo dira eskuragarri. Aukeraketa egiteko orduan, Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea sustatuko da.
Publicidad
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten 46 urte beteko ditu euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak. «Zinea lekuko bat bezala ulertzen dugu, eskutik eskura bidaiatzen duena. Istorio bat, belarritik belarrira kontatzen doana eta aho bakoitzean desberdin bilakatzen dena. Aurten ere, istorioekin emozionatzen jarraitu nahi dugu. Etorkizunera begiratzen dugu, bidea egiten dutenen lorratzak jarraituz, euskarazko zine zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berrien zain», azaldu dute.
Horrela, urriaren 19tik 22ra, Euskal Zine Bilerak euskarazko ikus-entzunezkoen markoaren barne dauden eragileekin lanean jarraituko du, bertan aurkitzen diren profesional, amateur edota zaleen errealitateak hobeto ezagutzeko eta interesa izan ahal duten pertsonak erakartzeko.
Lehiaketa euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu zein gai desberdinak biltzen dituen neurrian, eta edizio honetan ondorengo sari hauek banatuko dira: Film onenaren saria (3.000 euro), Zuzendaritza onenaren saria (1.600 euro), Gidoi onenaren saria (1.600 euro), Ikusleen saria (750 euro) eta Gazte 22 saria (750 euro).
Aurkezten diren lanen artean 20 inguru aukeratuko dira lehiaketan parte hartzeko. Sail ofizialeko lanen egileei sari banaketa ekitaldian parte hartzea errazteko Lekeition gaua igarotzeko aukera eskainiko zaie.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.