Borrar
Euskal Zine Bilera
Lekeitioko 46. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Lekeitioko 46. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea sustatu nahi du ekimen honek

Zurekin

Miércoles, 15 de marzo 2023, 11:18

Lekeitioko Euskal Zine Bileraren antolakuntzak 46. ediziora lanak aurkezteko epea ireki du, uztailaren 31ra bitarte, eta oinarriak webgune honetan egongo dira eskuragarri. Aukeraketa egiteko orduan, Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea sustatuko da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten 46 urte beteko ditu euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak. «Zinea lekuko bat bezala ulertzen dugu, eskutik eskura bidaiatzen duena. Istorio bat, belarritik belarrira kontatzen doana eta aho bakoitzean desberdin bilakatzen dena. Aurten ere, istorioekin emozionatzen jarraitu nahi dugu. Etorkizunera begiratzen dugu, bidea egiten dutenen lorratzak jarraituz, euskarazko zine zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berrien zain», azaldu dute.

Horrela, urriaren 19tik 22ra, Euskal Zine Bilerak euskarazko ikus-entzunezkoen markoaren barne dauden eragileekin lanean jarraituko du, bertan aurkitzen diren profesional, amateur edota zaleen errealitateak hobeto ezagutzeko eta interesa izan ahal duten pertsonak erakartzeko.

Lehiaketa euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu zein gai desberdinak biltzen dituen neurrian, eta edizio honetan ondorengo sari hauek banatuko dira: Film onenaren saria (3.000 euro), Zuzendaritza onenaren saria (1.600 euro), Gidoi onenaren saria (1.600 euro), Ikusleen saria (750 euro) eta Gazte 22 saria (750 euro).

Aurkezten diren lanen artean 20 inguru aukeratuko dira lehiaketan parte hartzeko. Sail ofizialeko lanen egileei sari banaketa ekitaldian parte hartzea errazteko Lekeition gaua igarotzeko aukera eskainiko zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lekeitioko 46. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea zabalik dago