Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 5 de septiembre 2019, 20:43
Leire Bilbao idazle euskaldunak Queretaroko Hay Festival jaialdian esku hartuko du. Mexikoko Queretaro hirian egiten den literatura festibala irailaren 5etik 8ra bitartean ospatuko da. Bertara Bilbao izan da gonbidatua, Etxepare Euskal Institutuak jaialdiarekin duen hitzarmenaren bitartez, eta euskal idazleak bi ekintzatan hartuko du parte irailaren 7an eta 8an.
Irailaren 7an Leire Bilbaok eskainiko duen mintzaldia haurren literaturara bideratuta doa. Izan ere, Bilbaok bereziki jorratu izan duen literatura mota da. Bertan, euskal idazleak «Bichopoemas y otras bestias» izeneko liburuari buruz hitz egingo du, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk poesia-bildumaren itzulpenaren inguruan, hain zuzen. Hitzaldi hau Museo Regionalen izango da goizeko 10:30ean.
Irailaren 8an, berriz, Bilbaok jaialdiko Sail Nagusian mahai-inguru batean esku hartuko du nazioarteko beste hainbat idazlerekin batera. Bertan izango dira hurrenez hurren: Alys Conran idazle galestarra eta Juan Carlos Franco eta Isabel Zapata idazle mexikarrak.
Mahai-inguru hau aurkeztu eta gidatzen Eduardo de la Garma idazle mexikarra egongo da. Jardunaldi hau Cineteca gunean ospatuko da, goizeko 11:00etan. Bi egitasmo hauek egin baino lehen, Bilbaok irailaren 6an Queretaroko zenbait komunikabiderekin elkarrizketak izateko denbora izango du.
Hay Festival jaialdia Galeseko Hay-on-Wye herrian jaio zen 1988. urtean, eta hasiera batean, lagun artean literaturari eta arteari buruz mintzatzea zuen helburu. Egun Galesen gain, nazioarteko hainbat hiri ezberdinetan jorratzen da literatura jaialdi hau: Cartagenan eta Medellinen (Kolonbia), Arequipan (Peru) edota Segovian (Espainia). Bertara nazioarte mailan ezagun diren idazle eta pentsalariak joan ohi dira jendaurrean hitzaldi, mahai-inguru edota eztabaidetan parte-hartzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.