Borrar
Grafilur.es
Leiendan oinarritua

Leiendan oinarritua

Sábado, 7 de marzo 2020, 00:09

Leire Lekuonak 'Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa' izenburuko narrazio hau idazterakoan erromantizismo garaiko idazle askok egin zutena berritu duela ematen du: literatura tradizionalean oinarrituta, bertan aurkitzen diren zenbait elementu hartu eta horiekin itxura berriko leienda moduko bat sortu du. Narrazioaren protagonista Xixili lamina da. Pertsonaia honez gain, beste elementu fantastiko eta mitologiko batzuk topatzen ditugu, Leviatan edota Ortzi ere aipatzen baitira narrazioan. Argumentua garatzerakoan, fantasiatik jasotako halako osagaiak gizakien munduan eragiten ikusten ditugu, laminak, adibidez, gizakien artean bizi beharko baitu. Eta leiendetan gertatu ohi den bezala, gertakarien kokapena nahiko zehaztugabea da, zeharka behintzat noiz eta non kokatzen den iradokitzen zaigun arren. Edonola ere, formaren aldetik bederen, ez gaude narrazio tradizional baten aurrean, idazlan honetan narratzailearen tratamenduan leiendekin konparatuta berrikuntza ikusgarria dago-eta.

Xixili

  • Autorea Leire Lekuona

  • Eguzkilore Liburuak. 50 orr. 17 euro

Narrazio honetan lamina bera da istorioa kontatzen duena, lehenengo pertsona erabiliz. Eta narrazioa burutzen duelarik, behin eta berriro «zu» bati hitz egiten dio, bere narrazioa inoiz entzuterik izango ez duen «zu» bati hain zuzen ere. Hauxe da narrazioak teknikaren aldetik eskaintzen duen bitxitasunik ikusgarriena. Argumentuaren aldetik, leiendetan ohikoak diren bideetatik jotzen du, eta bide horietatik abiatuta laminaren inguruan maitasun erromantikozko istorio bat harilkatzen da. Eta gehiegi sakontzen ez bada ere, oroimenaren eta identitatearen artean dagoen harremana ere aipatzen da. Izan ere, mitologiak harrobi agortezina dirudi istorioak asmatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Leiendan oinarritua