Borrar

Lehen hitza

1982an Euskararen Legea onartu zenetik honakoa ibilbide arrakastatsua izan da hizkuntzarentzat. Diktadurak iraun bitarteko debeku eta jazarpenaren ordez, sustapena eta bultzada nagusitu ziren

Viernes, 3 de noviembre 2017, 00:26

1982an Euskararen Legea onartu zenetik honakoa ibilbide arrakastatsua izan da hizkuntzarentzat. Diktadurak iraun bitarteko debeku eta jazarpenaren ordez, sustapena eta bultzada nagusitu ziren. Erronka egundokoa zen, mugarri modukoa. Dena zegoen egiteko, arlo guztietan. Baina geroztiko euskalduntze prozesua zeharo emankorra izan da, belaunaldi berriak hezkuntzaren bidez elebidun hazi eta lehenagoko askori horretarako aukerak eskainiaz. Ezer behartu gabe, herritar oro eroso sentiarazita, abiadura euskal gizartearenera egokituta.

Euskalduntzearen inguruko adostasun zabala hainbat helburu lortzeko gakoa izan da. Alde horretatik, ondo gorde beharreko ondare gisa eutsi behar zaio, aurrera begira urrats berriak egitea ahalbidetuko duelako. Eta benetako elebitasunerako bidean funtsezkoa da administrazioan eragitea, bertako langileen hizkuntz gaitasunaren arabera beteko baitira herritarren maila honetako eskubideak. Bestela hankamotz geratuko da beti orain artekoa.

Berri ezin hobea da, beraz, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Segurtasunekoarekin egunotan erdietsitako akordioa, ertzainek euskara doan ikas dezaten. Eskualdeka-eta egoera dezente aldatzen den arren, oraindik badago gure polizian zer hobetu euskarari dagokionean, agenteak solaskidearen hautazko hizkuntzan mintza daitezen. Ohiko zerbitzu egokiaz gain, horrek konfiantza eta gertutasuna sortzen ditu. Eta hori funtsezkoa da, baita arlo horretan ere.

Euskararen benetako sustapenak eraginkortasuna behar du bidaide. Hilzorian zegoena bizkortzeko prozesuari dagokion pazientzia ezin delako gabezia kronifikatu bihurtu. Ertzaintzari, eta administrazioaren baitako bestelakoei, honakoan dituzten hainbat hutsune betetzea dagokie, koofizialak diren hizkuntza bietan normaltasun berarekin jardutea.

Hiru hamarkada eta erdikoa denbora tarte luzea den arren, ulertzekoa da tamaina honetako xedeari erabateko erantzunik eman ezin izana. Abiapuntua txarra zen, benetan, alarma gorriak pizterainokoa. Baina hori aintzat hartuta, ez dago beti geroko gerotan geratzerik. Euskal gizarteak elebitasunaren aldeko apustua egin zuen aspaldi, bere zerbitzari publikoei zuzen-zuzenean eragiten diena. Eta, norabide horretan, hainbat zor dago kitatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lehen hitza