Paul Picado
Lunes, 5 de octubre 2020, 19:19
Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzen duten Arabako enpresek urriaren 30era arte izango dute Lazarraga Sarietan hautagai gisa aurkezteko. Sariak azaroaren 26an banatuko dira, eta Arabako Lurralde Historikoko bost enpresa edo pertsona fisiko sarituko dira. Dena den, sektore publikoko erakundeek ezingo dute sari hauetan parte hartu.
Publicidad
Sarietara aurkezteko baldintza bakarra da egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñun izatea. Aurkeztutako informazioa eta zioen azalpena batik bat kontuan hartuko dira. Horrela, edozein euskarriren bidez erakutsi ahalko dira erakundeak edo pertsonak euskararen erabilera sustatzeko egindako ekintzak. Proposamena hemendik bidali ahalko da.
Lazarraga XVI. mendeko euskal idazle bikaina izan zen, Pizkunde garaiko egilerik bakarrenetakoa Bernat Etxeparerekin batera, hain zuzen ere. Haren bi idazlan ezagutzen ditugu. Alde batetik, Lazarragatarren leinuaren kronika genealogiko bat, gaztelaniaz idatzitakoa, eta bestetik, 'Lazarragaren eskuizkribua' delakoa. Berez, literatura lanen bilduma bat da, eta gehienak (% 88), euskaraz idatzita daude; gainerakoak, gaztelaniaz.
Lan horiek, XVI. mendetik dauzkagun euskarazko testu bakarrak dira, eta Hego Euskal Herriko zaharrenak hain zuzen ere. Arabako euskalkia eta mendebaldeko euskararen historia argitzen nabarmen laguntzen du, izan ere, jasota ez dauden adizki eta hitzak erabiltzen ditu. Bada, Lazarragaren bost eskuizkribu izango dira banatuko diren sariak.
Euskararen erabilera neurtzeko beste irizpide batzuk ere kontuan hartuko dira, hala nola euskaraz lan egiteko baliabideak, formazioa euskaraz eskaintzea eta euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.