Leire Larrazabal
Viernes, 2 de febrero 2024, 12:47
'Antzerki txikia, festibal handia' lelopean, Lautan Hiru euskarazko antzerki-jaialdiaren seigarren edizioan murgiltzeko egun gutxi batzuk baino ez dira falta. Zazpi Kaleetako bazterrak antzerkiz blaituko dira, lau astez eta ostegunetan. Orotara, zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat eta bi irakurraldi dramatizatu. Egitasmo hau Euskaltzaindiak antolatzen du eta Bilboko Udalaren babesa du.
Publicidad
Gainera, jaialdia nobedadeekin dator aurten. Izan ere, festibalari hiriko Askao kalean dagoen La Sinsorga kulturgunea gehituko zaio. Modu horretan, sei izango dira eszenatokiak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza.
Otsaileko lau ostegunetan izango dugu hitzordua (8an, 15ean, 22an eta 29an). Jaialdiak iaz dramaturgia ardatz izan bazuen, aurten «antzerkiaren gorputzari erreparatuko diogu», azaldu dute antolatzaileek. Hala, estreinako egunean, gorputzaren adierazpen kontzientzia lantzeko tailer performatibo eta parte-hartzailea emango dute Ainhoa Artetxek eta Itsaso Payak, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Bertan izan da Lautan Hiru jaialdiaren aurkezpena eta Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu duen bezala, «sekula santan ikusi ez ditugun gauzak ikusteko aukera izango dugu, gauza berriak. Guretzat garrantzitsua delako gizarte- eta kultur-eragileekin batera jokatzea», gaineratu du. Are gehiago, «euskarak eta euskal antzerkiak bilatu du txoko polit bat Bilbon, arnas leku bat», aipatu du.
Bestalde, Eider Inunciaga Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, Agenda 2030 eta Nazioarteko zinegotziak hiri euskaldunago baten aldeko apustua egin du. Eta Lautan Hiru egitasmoaren helburuak gogoratu ditu: «euskarazko antzerkia hauspotu eta antzezlanak erakusteko gune berriak eskaini sortzaileei. Halaber, Bilboko Zazpikaleetako giroan eragin nahi da, kultura aukerak zabalduta».
Publicidad
Urtero bezala, bonuak eta sarrerak jarriko dira salgai. Bonuak 7 eurotan, eta jardunaldi bakoitzeko ikuskizun biak ikusteko aukera izango dute erosleek. Sarrera bakarra erosteko aukera ere izango da. Bonuak Cafe Bar Bilbaon eta BIRA kulturgunean salduko dira.
Egitaraua
Otsailak 8 19.00etan Euskaltzaindian: Gorputzaren adierazpen kontzientzia lantzeko tailer performatibo eta parte-hartzailea (Ainhoa Artetxe eta Itsaso Paya) 45'. 20.15ean La Sinsorgan: 'Putaren bakarrizketa eroetxean' (Laura Penagos) 50'
Otsailak 15 19.00etan BIRAn: 'Duzhe Dobre' (Iñigo Elosegi, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid) 25'. 20.00etan 7Katu: 'Belarriprest' (Amaia Bono) 50'
Otsailak 22 19.00etan Kalderapekon: 'Beren izenez' (La Piel konpainia) 30'. 20.00etan Euskaltzaindian: 'Goya non-stop' (Telmo Irureta) 20'.
Otsailak 29 19.00etan Euskaltzaindian: 'The Question' (Cecilia Paganini eta Gorka Ganso) 15'. 20.00etan Cafe Bar Bilbaon: 'Arropa zuria' (Iñaki Cid) 20' eta 'Dolu' (Pantzo Hirigarai) 20'. Biak irakurketa dramatizatuak dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.