Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Kontzertu handirik gabe eta ibilbidea osatzeko aukerarik gabe. Egoerak baldintzatuta, aldaketekin eramango da aurrera ekainaren 20an aurtengo Araba Euskaraz jaialdia, Laudio Ikastolak antolatuta. Edizio honen leloak dioen moduan, 'Zabal bideak', bide berriak ireki behar izan dituzte ikastolen egun handiaren ekimena aurrera eraman ahal izateko, eta erronka gainditzeko prest daude. Zentzu horretan, eta dena bide onetik joateko, hainbat neurri hartu dituzte. Aipatutakoez gain, edukiera mugatua izango dela ere azaldu dute, segurtasuna bermatzeko. Eta adin guztietarako pentsatutako egitaraua bada ere, bereziki familian gozatzeko eguna izango dela aurreratu dute. Hau da, orain dela egun gutxi Ibilaldian ikusitakoa errepikatuko da. Beraz, ekintzetan parte hartzeko, aldez aurretik Araba Euskarazen webgunean eman beharko da izena.
Bi gune handitan banatuko da programa. Alde batetik, Euskararen Plaza (herrigunea); bestetik, Euskararen Basoa (parkean). Eta hauen barruan, gune txiki ezberdinak topatuko dituzte parte hartzaileek. Euskararen Plazaren kasuan, Herriko plazan (edukiera 114koa) dantza emanaldia, zunba tailerra eta 'Piztu! EmakumeON enegeria' ikuskizunarekin, beste batzuen artean, disfrutatzeko aukera izango da. Gune honetan, baina Aldai plazan (120 lagun) '3 kluba, Go!azenek' kontzertua emango du, eta arratsaldean (17.30ean) Maider Zabalegik akustiko batekin gozaraziko du publikoa.
Euskararen basoan, Kultur etxeko lorategian (75eko edukiera) 11.00k eta 13.00ak bitarte tailerrak eta jolasak antolatuko dira. Kasinoan, ihes gela bat topatuko dugu (18 pertsona) eta arratsaldeko lehen orduan, karaoke bat (40 lagun). Edukiera 100 lagunera handituko da Pergola txokoan, non 'Kaiku: elikagaien taupadak' antzerkiarekin disfrutatuko den eta 16.00etan bertso saioa ospatuko den Laudio eta Arabako bertsolariekin: Izar Mendiguren, Manu Bendala eta Iñaki Viñasprerekin. Aipatutako ekintza horiez gain, bertako ekoizleei ere bidea zabaldu nahi izan diete eta 41 postuz osatutako azoka ipiniko dute Laudioko institutuko jolastokian. Azoka ikusi nahi dutenek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango.
«Bizi dugun osasun egoeraren ondorioz etorkizunerako espektatibatan nagusitu den ezjakintasuna uxatu eta eraldatzera goaz orain arte jai egun erraldoi baten inguruan abiatzen genuen ekimena. Egoerara egokitutako eguna antolatu dugu, berrasmatu beharra nagusitu da antolakuntzan», adierazi du Aiara Murga Egiak, Laudio Ikastolako lehendakariak. Edonola ere, «Araba Euskaraz ekimenak garrantzitsua izaten jarraitzen du Arabako ikastolen hezkuntza proiektuak garatu ahal izateko, eta are gehiago pandemiak horrenbeste kaltetu dituen euskara eta euskal kulturari bidea (ber)zabaltzeko», nabarmendu du Jon Bengoetxea Martinezek, Ikastolako zuzendariak.
Erronka bikoitza dute aurrean. Batetik, Laudio Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutaraztea eta hauspotzea. Bestetik, berrasmatu eta egun bizi dugun egoerara egokitu behar izan duten Araba Euskaraz eguna bera biziberritu eta indartzea, kasu honetan, ikastolako komunitatearen eta herriko elkarteen eta erakundeen arteko harremanak sakonduz. Elkarlanari, ilusioari, kulturari, aniztasunari, parte hartzeari… bidea zabaldu nahi izan diote euskararen aldeko programa oparo honen bitartez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.