NAHIKARI CAYADO
Martes, 15 de junio 2021, 20:36
Literatura zaleak diren gaztetxoek hitzordu berri bat izan dute Coca-Colaren narrazio laburren lehiaketarekin aurten. Formatua ez da ohikoa izan, aurrez aurre izatetik digitala izatera pasa baita soberan ezagutzen ditugun arrazoiak direla eta. Baina berrikuntzez haratago, idazle hasiberriek beraien talentua erakutsi dute. Horren adibide da Amorebietan dagoen Lauaxeta ikastolako hirugarren DBHko ikaslea den Sara Aranguren, Coca-Cola saria irabazi duenak Bizkaiko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako eremuei dagokioenez. Bere irakaslea den Iban Auzokoa «oso pozik» agertu da bere ikasleak lortutakoarekin. «Urtero parte hartzen dugu lehiaketa honetan, klasiko bat da. Oso esperientzia polita izaten da beraientzat, asko ikasten dute eta hainbeste gustatzen zaien literaturaren munduan sakontzen laguntzen die», adierazi du.
Publicidad
Arangureni eta parte hartu zuten gainontzeko ikasleei gai bat jarri zieten narrazioak idatzi zitzaten. Ideia hori hizpide hartuta, bi orduko tartea izan zuten kontakizuna idazteko. Debako gaztea ehunka ikasleren artean suertatu zen irabazle Euskaltzaindiaren sostenguarekin egin den euskarazko hamazazpigarren deialdi horretan.
Eta saria zein den jakin nahi? Besteak beste, urtero, Estatu osoko irabazleek Coca-Cola esperientzia bizi ohi dute. Bertan idazketa tailerrak eta egile ospetsuekin topaketak izaten dituzte. Aurtengoan Madrilera bidaiatuko dute. «Bertan gainontzeko irabazleekin batzen gara eta idazle ezagunekin egonaldiak antolatzen dira. Gazteek barnean daramaten zaletasun hori sustatzeko plan ezin hobea da», gaineratu du irakasleak.
Baina Sara Aranguren ez da izan Lauaxetan saritua izan den ikasle bakarra. Ikastola bereko Olatz Etxebarrik bestalde, DBHko bigarren mailan dagoen zeberiotarrak, Bizkaiko hirugarren saria eskuratu du aurten digitalean gauzatu den egitasmoan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.