Borrar
Lauaxetako ikasleak, irakasleak eta Coca-Cola lehiaketaren ordezkariak sari banaketan VK
Lauaxeta ikastolako Sara Aranguren ikasleak irabazi du Coca Colaren gazte-narrazioen lehiaketa

Lauaxeta ikastolako Sara Aranguren ikasleak irabazi du Coca Colaren gazte-narrazioen lehiaketa

Amorebietan dagoen ikastola bereko Olatz Etxebarrik, bestalde, probintziako hirugarren saria eskuratu du aurten digitalean gauzatu den egitasmoan

NAHIKARI CAYADO

Martes, 15 de junio 2021, 08:35

Literatura zaleak diren gaztetxoek hitzordu berri bat izan dute Coca-Colaren narrazio laburren lehiaketarekin aurten. Formatua ez da ohikoa izan, aurrez aurre izatetik digitala izatera pasa baita soberan ezagutzen ditugun arrazoiak direla eta. Baina berrikuntzez haratago, idazle hasiberriek beraien talentua erakutsi dute. Horren adibide da Amorebietan dagoen Lauaxeta ikastolako hirugarren DBHko ikaslea den Sara Aranguren, Coca-Cola saria irabazi duenak Bizkaiko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako eremuei dagokioenez. Bere irakaslea den Iban Auzokoa «oso pozik» agertu da bere ikasleak lortutakoarekin. «Urtero parte hartzen dugu lehiaketa honetan, klasiko bat da. Oso esperientzia polita izaten da beraientzat, asko ikasten dute eta hainbeste gustatzen zaien literaturaren munduan sakontzen laguntzen die», adierazi du.

Arangureni eta parte hartu zuten gainontzeko ikasleei gai bat jarri zieten narrazioak idatzi zitzaten. Ideia hori hizpide hartuta, bi orduko tartea izan zuten kontakizuna idazteko. Debako gaztea ehunka ikasleren artean suertatu zen irabazle Euskaltzaindiaren sostenguarekin egin den euskarazko hamazazpigarren deialdi horretan.

Eta saria zein den jakin nahi? Besteak beste, urtero, Estatu osoko irabazleek Coca-Cola esperientzia bizi ohi dute. Bertan idazketa tailerrak eta egile ospetsuekin topaketak izaten dituzte. Aurtengoan Madrilera bidaiatuko dute. «Bertan gainontzeko irabazleekin batzen gara eta idazle ezagunekin egonaldiak antolatzen dira. Gazteek barnean daramaten zaletasun hori sustatzeko plan ezin hobea da», gaineratu du irakasleak.

Baina Sara Aranguren ez da izan Lauaxetan saritua izan den ikasle bakarra. Ikastola bereko Olatz Etxebarrik bestalde, DBHko bigarren mailan dagoen zeberiotarrak, Bizkaiko hirugarren saria eskuratu du aurten digitalean gauzatu den egitasmoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lauaxeta ikastolako Sara Aranguren ikasleak irabazi du Coca Colaren gazte-narrazioen lehiaketa