

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Oroipenak, oroitzapenak, oroitzak botereak dituen tresnak dira idazleak gurtzeko, gizarteratzeko eta neurri handi batean, santifikatuz, nazioaren identitatearen agerbide proposatzeko eta santu kultural gisa proposatzeko. Aurtengo ekitaldiekin oroitza lortzea, eta nazio identitatea indartzea izango dugu irakurleok idazleen obra ezagutzeko helburu nagusia. Azken batean horixe da helburua: nahiz eta poeta biren lana irakurri ez, haien ezagutza zabaltzea, eta barneratzea hein batean.
Egile biren itzala desberdina da. Euskaraz irakurtzen ez dutenen (eta irakurtzen dutenen) artean esango nuke Arestik duela gaur egun ezagutza handiagoa. Eta ziurrenik berak izango du omenaldi zabalagoa, artean zenbaki kontuak ere laguntzen duelako: 50 zenbakia, 120 baino biribilagoa da. Baina koska ez dago hor. Nork zer duen ere garrantzizkoa da.
Gaur egun isilik egin da Arestiri egin zaion omenaldi bakarra. Esperantza kaleko frontoiaren horman bazegoen Arestiren 'Kaleartean' deituriko poema ezagun hura plaka batean jarrita: «Askaotik Sendejara/ Bilbaon/ Esperantza/ oso mehar, ilun eta laburra/ da». Toki hori berri-tzeko lanak hasi zirenean kendu egin zuten. Eta aurtengo otsailaren 17an berriz jarri dute plaka berri bat toki berean. Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, eta Meli Esteban, poetaren alarguna batera izan ziren ekitaldian. Juan Mari Aburtok orduan esandako hitzak kontuan hartzen baditugu, ikusiko dugu goian aipaturiko helburuak adierazi zituela: nahi du poeta ez ahaztea, baizik eta gogoan hartzea, eta gainera, bide-erakusle eta eredu gisa hartzea. Identitate hitza ere aipatu zen ekimenean. Irakurketa bigarren mailan geratu zen ordea.
Agian, ekainetik aurrera etorriko diren ekitaldi burrunbaren (hitzaldi, liburu, egunkarien ale berezi eta abarren) artean oroimen ekitaldi hau beroketa ariketa dela esango nuke.
Urtearen lehen lau hilabete hauetan Lauaxetak aurrea hartu duela sumatu dezakegu. Eta ulergarria da, abuztuan jaio baitzen, eta ez dirudi, gaur egunerako, oporretan gaudenerako, data aproposa denik omenaldietarako. Horregatik poetaren sorlekua izan zen Laukiz herriak, edo udalak, hobeki esan, herriko 'Lauaxeta' plazan jartzeko proiektu eskulturikoak egitea proposatu dio Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Eskultura, Arkitektura eta Hiriko paisaia sailari. Ikasleen lanen proiektuak aurkeztu ziren, 6 guztira, eta Ane de la Sotak, Noelia Lópezek eta Wen San Lorenzok egindakoak irabazi du lehiaketa. 'Harroa eta Sendoa' deitu dute bere lana, eta nire harridura sotilarentzako, eskultura ez da figuratiboa. Egileek adierazi dute poetaren lanean oinarritu dutela, eta berea horren interpretazioa dela: «Eskultura abstraktu hau burdin batez lotutako hormigoizko bi elementu geometriko berdinek osatzen dute… biak artistaren poemetan agertzen diren elementu horiei guztiei erreferen-tzia eginez. Piezaren hormetan zehar, artistak idatzitako testu bat agertzen da grabatua» Hutsune bat ere badago, eta hutsarekin poetak bizi izandako garaia sinbolo bihurtu nahi dute.
Ikusi dezakegu bada, idazleak liburuetatik kalera eramateko ahalegin hauetan monumentu bi aukeratu direla oroigarri nagusi, solemne, iraunkor bi. Indarra, sendotasuna, sublimea, oroigarria harri bihurturik, poeta biren izenak ez ahazteko moduko tresna bi.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
El ciclista vasco atropellado en Alicante murió tras caer varios metros al vacío
Alejandro Hernández y Miguel Villameriel
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.