Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 16 de junio 2023, 22:40
MusEkintzak, Bizkaiko Museoen arte eszenikoen jaialdiak, bigarren edizio honetako azken ekitaldia eskainiko du ekainaren 24an, 22.00etan, Santimamiñen. Lankuren 'Ez da kasualitatea' saioa ikusteko aukera izango da; lau bertsolari hainbat musikarirekin arituko direlarik. Ikuskizunera joateko, erreserba egin behar da telefono honetara deituta: 94 465 16 57.
'Ez da kasualitatea' 2009an egin zen lehen aldiz. Bertso-saio bat da; hainbat bertsolari moderatzaile eta musikari biltzen dituena, berdintasun-teknikari batek hala eskatuta, bertso-saio feminista bat antolatzeko. Harrezkero, 'Ez da kasualitatea' Euskal Herriko plaza askotan egin da, dozenaka emakume bertsolarik abestu dute horietan, eta bertsozaleen zein bertsolari eta moderatzaile feministen artean erreferentziazko emanaldia bihurtu da.
'Ez da kasualitatea' bat-bateko bertso-saio musikatua da. Bertsolariek gitarra, biolina eta saxoa oinarri hartuta inprobisatzen dute, moderatzaileak proposatutako gaietatik abiatuta. Saioak ez dira mistoak: lau bertsolariak emakumeak dira eta gai-zerrenda emakumeekin loturikoa da beti. Umorea, jolasa, gogoeta eta bertsolarien, musikaren eta bertsoen arteko konplizitatea uztartzen dituen ikuskizuna.
MusEkintzak, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, irailaren 10ean eskaini zuen bere lehen ikuskizuna, eta, horrela, diziplina artistiko ugari biltzen dituen jaialdiari hasiera eman zitzaion. Jaialdiak hilero, joan den irailetik ekainera bitartean, Bizkaiko museo edo leku historiko bat zeharkatu du, geldialdi bakoitzean ikuskizun desberdin bat eskainiz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.