Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Domingo, 21 de enero 2018, 00:47
'Bigarren zatiak ez dira inoiz onak izaten' esaten du esaera zahar batek. Ez da beti ordea, horrela izaten. Izan ere, orain arte egindako hainbat pelikulak bigarren, hirugarren, laugarren… zatiak ere izan dituzte. Iraganean hasi eta egun arrakasta izaten jarraitzen duten horiek diru kopuru handiak lortzen dituzte txarteldegietan. Azkena ikusi eta zaleak irrikaz daude sagako ondorengo pelikula ikusteko. Jarraitzaile sutsu hauek Erregetako opari bikaina jasoko dute, hainbat baitira 2018an pelikula berria izango dute historiak.
Tomb Raider bideojokoaren zinemarako bertsioak arrakasta handia lortu zuen bere zaleen artean. Angelina Jolie gaztea Lara Croft arkeologoa haragitzearren egin zen ezagun zinemaren industrian. Oraingo honetan ordea, Alicia Vikander izango da datorren martxoaren 16an estreinatuko pelikula berrian protagonista. 'La Chica Danesa'-n parte hartu zuen aktoresak irla batean bizirautea lortu beharko du, tranpak saihestuz eta galderen erantzunak aurkituz.
Disneyek bere eskubideak erosi ostean hazi baino ez da egin 'Star Wars'-en inperioa. 'Indarraren esnatzea', 'Rogue One' eta 'Azken Jediak'-en ostean, Han Solo beraren abentura iritsiko da zinema aretoetara datorren ekainaren 25ean. Alden Ehrennreich ('Ave Cesar!') pertsonaia nagusi gisa arituko da, Emilia Clarke ('Tronu Jokoa') eta Woody Harrelsonekin ('El Planeta de los Simios') batera.
Juan Antonio Bayona Steven Spielbergek 1993an hasiko ibilbidea jarraituko du. Zien zuzendari espainiarrak Jurassic Park sagaren pelikula berria zuzenduko du: 'Jurassic World'. Chris Patt eta Bryce Dallas bere aginduetara lanean ikusi nahi duenak datorren ekainaren 8arte lasai itxaron beharko du. Estreinaldi itxaropentsua da, aurreko pelikulak 1,650 milioi dolarretik gora batu baitzituen mundu osoan zehar.
Baina estreinaldi guztien artean ikusgarriena Ocean's lapurren sagaren hurrengo filma da. Honako honetan, Brad Pitt, George Clooney eta gainontzeko gizonei emakumeek hartu baitiete lekukoa. Sandra Bullock ('Gravity') buru izango delarik, ondoan izango ditu beste batzuen artean Anne Hathaway ('Miserableak'), Cate Blanchett ('Carol'), Helena Boham Carter ('El discurso del rey') edota Dakota Fanning ('The Runaways').
Animaziozko pelikulek ere bigarren parte bat izango dute aurten. Izan ere, 13 urteren ostean datorren ekainaren 27an 'Los Increibles' sagaren film berria estreinatuko da. Brad Bird zuzendariaren batutapean izango da berriz ere Disneyeko familia boteretsuena. Baina oraingo honetan, Jack-Jack jaio berriak zeresan handia emango du gaiztoak gainditzeko orduan.
Eta bigarren pelikula bat izango duten musikalak ere izango dira 2018. urte honetan. ABBA musika talde suediarraren abestiekin egindako filma den 'Mamma Mia'-ren hurrengo zatian Meryl Streep, Amanda Seyfried eta Pierce Brosnan izango dira aurrekoan bezala, besteak beste. Uztailaren 20an estreinatuko den lan berri honetan Donna eta Sam ezkondu eta 10 urte pasatu ostean gauzak nola aldatu diren ikusiko da.
'Mision: Imposible' sagaren zaleek ere hitzordu berezia izango dute zineman datorren abuztuaren 3an. Aurreko pelikula barregarria zuzendu zuen Christopher McQuarriek burutuko du lan bere honako honetan ere. Ethan Hunt espioiaren (Tom Cruise) abenturak ikusiko dira historian seigarren zatia izango den pelikulan. Aipatu beharra dago arrakasta handia izatea aurreikusten dutela, dagoeneko mundu osoan 2,750 milioi dolar baitaramatza batuta.
Super heroien sagak ere egingo dira aurten. Izan ere, Spider-Man berak ere pelikula berria estreinatuko du datorren abenduaren 21an. Baina hona hemen berritasuna: Oraingo honetan, filma marrazki bizidunetakoa izango da. Peter Rampsey eta Bob Persichettik zuzendutako lanean Miles Morales (Shameik Moore) izango da protagonista, armiarma batek haginkada eman ostean botereak eskuratzen dituen gaztea.
Azkenik, belaunaldiz belaunaldi ezaguna izan den pertsonaia magikoa itzuli egingo da datozen Gabonetan. 1964ean Julie Andrews aktoresa mitikoaren pausoak jarraituta, oraingo honetan Mary Poppins umezain superkalifrajilistokoena haragituko duena Emily Blunt izango da. Poppins Blank familiaren etxera itzuliko da, nagusi egin ostean ilusioa galdu duten Michael eta Jane bisitatzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.