Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
JAN ECHEVARRIA
Jueves, 23 de noviembre 2017
Lanzarotek antza handia du Marterekin. Hori dela eta, Europako Agentzia Espazialak bertan kokatu nahi du base bat, non astronautek frogatuko duten nola izango litzateke urte eta erdiko isolamendua Planeta Gorrian.
Ez da ideia berria. NASAk urte asko daramatza Hawaiiko Mauna Loa sumendiaren ingurunea erabiltzen halako operazioak aurrera eramateko. Espazioko sentsazioa emulatzea da helburua eta, horretarako, bertan konfinatuta dauden profesionalek irrati bidez galdera egiten dutenean, hogei minutu itxaron behar dituzte erantzuna jaso arte. Hortaz aparte, beste zenbait egoera birsortzen dituzte astronauten entrenamendua hobetzeko helburuarekin.
Loredana Bessonek, ESAko (Europako Espazio Agentzia) astronauten irakasleak, antzeko proiektu bat burutu nahi du Lanzaroten. Zehazki, La Corona-ko hodi bolkanikoa erabili nahi du (6 kilometroko kobazuloa, duela 21.000 urte izandako erupzioaren ondorioz sortua), astronautek Marten bizi izango duten esperientzia birsortzeko.
Baina, zergatik Lanzarote? Jesús Martínez-Frías, Espainiako geologoaren ustez, Kanarietako uhartea «Lurreko Martea da». Adituak aholkuak eman dizkie NASA eta ESA agentziei Planeta Gorrian robotekin egindako azken inmersioetan eta bere hitzetan «ez dago momentuz antza handiagoa duen tokirik».
Gainera, Martínez Frías eta beste zenbait adituren arabera, hodi bolkanikoa astronautak erradiazioez babesteko leku aproposa izango litzateke. Francesco Sauro, geologo italiarrarentzat, esate baterako, La Corona-ko hodi bolkanikoa «astronautei ostatu emateko toki bikaina da». Bere ustez, gainera, «bizitza izan bada noizbait Marten, ziuraski lur azpian aurkitu ahal izango dugu. Hau da, kobazulotan eta hodi bolkanikoetan».
Europako Espazio Agentziako arduradunen arabera, bestalde, gizakia Planeta Gorrira iritsiko da urte gutxi barru. Loredana Besone teoria horren aldekoa da, esate baterako, eta Mathias Maurner astronauta data jartzera ausartu da jada: «2030ean izango gara Planeta Gorrian», dio. Hurrun dagoela ematen badu ere, hamabi urte barru Martetik hurbil egongo garela esan dezakegu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.