Sri Lankako piszina
Bete-betean ·
Asiako irlan gertatu dena gaizki gobernatzearen ondorioa ere bada. EBk erabaki inportanteak hartu beharko ditu krisia saihestekoSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bete-betean ·
Asiako irlan gertatu dena gaizki gobernatzearen ondorioa ere bada. EBk erabaki inportanteak hartu beharko ditu krisia saihestekoBritainia Handiaren zabaleraren heren bat du Sri Lanka irla asiarrak, eta haren kolonia izan zen Zeilan izenarekin. Matxinada bat egon da han berriki, eta manifestariak presidentearen egoitzara sartu ziren. Lau haizetara zabaldu den irudiak erakusten du haietariko batzuk egoitza horretan dagoen piszina edo igerilekuan bainua hartzen. Rajapaksa presidenteak dimititu egin du. Erreboltaren arrazoia egoera sozio-ekonomikoa izan da, zeina kolapsatu egin baita. Herrialde hartako gobernua dibisarik gabe geratu da inportazioak ordaintzeko (gehienak dolarretan ordaindu behar dituzte). Sri Lankak gehiago inportatzen du esportatu baino; urteroko aldea 3.000 milioi dolarrekoa da. Gainera, zor handiak ditu Txinarekin, horrek egin dituen azpiegitura-lanengatik. Gobernuak gasolina partikularrei saltzea debekatu egin zuen, inflazioa %30era igo zen, familia batzuk gosea pasatzen hasiak ziren...Zenbaiten ustez, Ukrainako gerrak izan du eraginik egoera horretan, gasolinaren, fertilizanteen eta elikagaien prezioek gora egin dutelako horregatik (leku askotan bezala), baina aditu batzuek diote oso gaizki gobernatu dela azken urteetan.
Alarma piztu dute errezesio ekonomikoa datorrela dioten adierazpen batzuek. Putinek Europari saltzen dion gasaren esportazioa moztuko du seguruenik, eta horrek kalte handia sor liezaieke estatu batzuei, adibidez Italiari eta batez ere Alemaniari (nahiz eta gas-erreserbak pilatu dituzten). Espero dezagun, dena den, horren aurrean Europar Batasunak plan bat izatea, eta Batzordeak politika eta gobernantza eraginkorra egitea, pandeamiarekin (lehenengo hilabeteetako nahasmendua alde batera utzita) egin zuen bezala, txertoak herritar guztiei helaraziz.
Daniel Gros ekonomialari alemaniar ospetsua da. Gaur egun CEPS (Centre for European Policy Studies) elkarteko zuzendaria da. Project Syndicate aldizkarian argitaratu duen artikulu baten arabera, datozen hilabeteetan gerta daitekeena, delikatua izan badaiteke ere, ez da EBn oso larria izango baldin eta soldatak ez badira inflazioa adina igotzen. Ekainan %8,6koa izan da inflazioa (azpikoa, energia eta elikagaiak kenduta, %4koa) eta soldatak %3 igo dira. Bestetik, EBren esportazio-kopurua inportazioarena baino handiagoa da, eta azken horren kostua asko hazi bada ere esportazioen irabaziek ere gora egin dute. Dena den, gizarte-bakea izateko justizia soziala indartu beharko da eta EB osoan fiskalitate zuzenagoa eta ekitatiboagoa lortu, sozietate-zerga armonizatuz eta enpresa handiei zerga justuagoak ordainaraziz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.