![«Langileen eta euskararen alde» elkarretaratzera deitu dute ostegunean Bilbon](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2025/01/18/kontseilua-k1vC-U2305403516719BE-1200x840@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
![«Langileen eta euskararen alde» elkarretaratzera deitu dute ostegunean Bilbon](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2025/01/18/kontseilua-k1vC-U2305403516719BE-1200x840@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Duela egun batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak gaitzetsi egin zuen Bizkaiko Foru Aldundiak iaz Bilboko epaitegi batek emandako epai baten aurka aurkeztutako errekurtsoa. Horretan, deuseztatu egin zen 77 administrari-plaza egonkortzeko edo betetzeko deitutako lan-eskaintza publiko bat. Zehazki, epaitzak prozesua errepikatzera behartzen du, izangaiei eskatzen zitzaizkien euskara-baldintza «neurrigabeak» zirela eta, eta egoera «diskriminatzailea» zelako.
Bada, Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA eta LAB sindikatuek «langileen eta euskararen alde» elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak ostegun honetan, urtarrilaren 16an, Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean, Bilbon, erabaki horren aurka protesta egiteko. Kontseiluak kezka adierazi du «euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judizialak» 500 lanpostu publiko baino gehiagori eragin dielako, tartean pasa den asteko epaia.
Kolektibo horren arabera, beraz, egoera «bereziki larria da», Hizkuntza Eskubideen Behatokiak bildutako salaketek adierazten duten bezala, «herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak ez daudelako bermatuta Bizkaiko Foru Aldundian».
Ildo horretan, nabarmendu dute «bi hizkuntza ofizialak dakizkiten langile publikoak direla herritar guztien hizkuntza eskubideak berma ditzaketen bakarrak: langile elebidunak, bi hizkuntza ofizialak ikasteko ahalegina egin dutenak, eta beraz, zerbitzu hobea eskaintzeko gaitasunak dituztenak.
Hala, Kontseiluak babesa helarazi nahi izan dio Bizkaiko Foru Aldundiari «sektore publikoa euskalduntzeko neurriak bultzatzen jarrai dezan», baita azken epaiari kasazio errekurtsoa jarri eta prozesua azken bururaino eraman dezan ere, «herritarren eskubideak eta hizkuntza politika egiteko administrazioaren eskumena ukatzen dituelako».
Beraz, aipatutako sindikatuekin batera, «langileen eta euskararen alde» elkarretaratzera deitu du ostegun honetan, 12.00etan, Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean, Bilbon.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.