Paul Picado
Lunes, 15 de octubre 2018, 23:35
Datozen hilabeteetan langabezia gehien duten udalerrietan enplegu- eta prestakuntza-planak bultzatuko dituzte Araban. Horrela, Laudio, Amurrio, Agurain, Oion, Bastida, Santikurutze Kanpezu, Lapuebla de Labarca eta Moredako 33 langabe prestatu eta kontratatuko dira, gizarte eta ingurumen lanak egiteko.
Publicidad
Azken batean, langabeziatik ateratzea, lan-merkatuan txertatzea eta behin programa amaituta, haien enplegagarritasuna hobetzea izango da. Horri esker, urte amaieran, 33 langabe horiek kontratatu ahalko dira, hiru eta sei hilabete artean.
Oion izango da programarako diru-laguntzarik handiena jasoko duena, izan ere, langabezia-tasarik handiena duen Arabako udalerria da. Horrela, 7 pertsona kontratatuko ditu, 6 hilabetez, Arabako Errioxako herri horren paisaia eta baso ingurunea hobetzea (besteak beste sastrakak kendu eta zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko dituzte…).
Bestalde, Agurainen, 6 pertsona prestatu eta kontratatuko dituzte, peoi gisa, Oriamendi parkea leheneratzen jarraitzeko eta aisialdi eremu bihurtzeko. Horrez gain, udalerriko berdeguneak egokitu eta hiri altzariak konponduko dituzte.
Biztanle gehien dituen bigarren udalerrian, hots, Laudion, 4 langabe kontratuko dituzte, 1, langileburu gisa eta 3, lorezain gisa, basoko itxiturak ken ditzaten, baso irekian hobeto ibiltzeko aukera egon dadin eta suteak zuzen kudea daitezen.
Publicidad
Santikurutze Kanpezuk lehen aldiz parte hartuko du programa honetan, eta helburua 6 langabe kontratatzea da, 6 hilabetez, natura-inguruneak leheneratzeko eta hobetzeko, eremu publikoak garbitzeko, konponketa eta mantentze lanak egiteko. Amurrion bi langabe kontratuko dituzte, igeltsero ofizial gisa, sei hilabetez, eraikin hori nekazaritza eta elikadura enpresen haztegi bihurtzeko.
Bastidan eta Lapuebla de Labarcan, hiru langabe prestatu eta kontratatuko dituzte. Bastidaren kasuan, Kristo Santuaren elizaren inguruak, Mota pasealekua eta Machonbrado bidea egokituko dituzte; Lapuebla de Labarcaren kasuan, futbol-zelaiaren eremua eta Ebro ibaiaren erriberako pasealekua leheneratuko dituzte. Azkenik, Moredan, 2 langabe kontratatuko dituzte, sei hilabetez, herriko ingurune naturala leheneratzeko, berdeguneak eta ureztagailuak mantentzeko eta inausketa lanak egiteko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.