Urgente En directo, Bilbao Basket-Lleida
Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen zuzendaria eta Jon Kortazar EHUko Euskal Literaturako katedraduna, ostegun honetan, Bilboko Bizkaia Aretoan. Bizkaia Comunicacion

LAIDA ikerketa taldeak euskal literaturaren muina xedetzat duten bi liburu aurkeztu ditu Bilbon

Lan horiek 'Contemporary Basque Literature' eta 'De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas' dira

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 16 de junio 2022

Euskal literaturaren muina xedetzat duten bi liburu: 'Contemporary Basque Literature' eta 'De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas' aurkeztu ditu LAIDA ikerketa taldeak Bilboko Bizkaia Aretoan ostegun honetan. Lehendabizikoa Jon Kortazar EHUko Euskal Literaturako katedradunak eta Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen zuzendariak aurkeztu dute, euskal literaturaren sei genero klasikoak aintzat hartzen dituelarik, hala nola, ipuina, saiakera, antzerkia, haur eta gazte lireratura, nobela eta poesia. Bigarrenak, berriz, Kortazar beraren gidaritzapean, euskal literaturaren esparruan dauden emakumezko idazleen arrakasta gizarteratzea du xedetzat.

Publicidad

'Contemporary Basque Literature' liburuaren bigarren argitalpena dugu hauxe, bertan zenbait hobekuntza ezarri dituztelarik. Bertan bi hitzaurre berri gehitu dira: batetik, Xabier Irujo adituarena; eta, bestetik, RAEko Zuzendari ohi izandako Dario Villanueva katedradunarena. EHUren zigilupean plazaratutako obran, 1975. urtetik 2013. urtera bitarte euskal literatura sistemak izandako dimentsio ezberdinak ematen dira aditzera.

Miren Gabantxo, Paloma Rodriguez-Miñabres, Maixa Zugasti eta Itxaro Gonzalez Guridi, aurkezpenean. EHU

Honen itzulpena Renoko Unibertsitateko Basque Studies Centerrek gauzatu du, Cameron Watsonen itzulpenari esker. Xabier Irujok dioenez, Renoko zentroaren xedea diasporikoa izan da betidanik euskal kultura ameriketan nola garatu den azaltzea, hain zuzen ere.

Hitz gutxitan, Orixe, Lauaxeta edo Lizardi bezalako idazle esanguratsuek azken 50 urteotako euskal idazleetan izan duen islada dago aztergai. 80. hamarkadan euskal literaturak izan zuen eztanda mahaigaineratzea, eleberriak irakurleen artean bere lekua lortu zuen aditzera ematea, baita idazle bat ezaguna bihurtzen den arte ematen diren urratsak ezagutzera ematea ere.

'De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas' obrak, bestalde, euskal literaturan gaur egun lanean buru belarri ari diren emakumezko idazleen arrakasta sustatzea eta ulertaraztea du xedetzat. Hauxe 2019. urtean plazaratu zen lehendabizikoz, eta, aurten, berriro ere berrargitaratu da.

Publicidad

Lehen partean, Katixa Agirreren 'Las madres no' testua ageri da, amatasunaren nondik-norakak aztertzen dituena. Bigarren pasarteak Eider Rodriguezen 'Cuerpo, emfermedad y narración' dakar, eta, hirugarrenak, 'La casa del padre' du ardatz, Karmele Jaioren nobelaren analisia dena. Bertan Jasone izeneko emakume bat da protagonista, idazle izan nahi duena, baina, itzalean dago, bere senarra idazle entzutetsua baita.

Laugarrenak Leire Bilbaoren 'El valor de la sencillez' du hizpide, emakume izatearen aldarrikapena dena, hala nola, feminismoa, mentruazioa, erditzea edota sexualitatearekiko gatazkak kontatzen dituena. Azkenak, Maixa Zugastiren nobela baten egiten den indarkeria matxistaren tratamendua aztertzen da, preso eta psikologo baten arteko harremana, tarteko.

Publicidad

Bestalde, liburuaren bigarren zatian, hitz egitea proposatzen da. Bertan Eider Rodriguezek eta Karmele Jaiok, emakume idazle hauek lidergo feminista izugarria hartzen dutela erakusten digute, euskaraz idazterakoan, orain arte emakumeen literatura gutxiegi zegoen gure inguruan.

LAIDA ikerketa taldea Euskal Literaturaren Historiaren alorrean lanean diharduen erakundea da. Honen atzean aztertzaile talde zabala dago, 10 aditu inguru, Jon Kortazar katedradunaren zuzendaritzapean ari direnak. Egitasmo hauxe hiru erakundek babesten dute: Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Kutxa Fundazioak. Nahi duen edonork, egiten duten lan guztiaren nondik-norakoak laida.eus webgunean kontsulta ditzakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad