Franco diktadore ankerrak harreman onak zituen Persiar Golkoko xekeekin. 'Lagun arabiarrak' deitzen zien frankismoak haiei. Hura hil ostean estatuburu izendatua izan zen Juan Carlos de Borbónek ere oso harreman onak izan zituen arabiar xekeekin. Biden presidente estatubatuarrak ere uste zuen erlazio ona zuela Saudi Arabiarekin, baina herrialde horretako buruzagi nagusia den Mohamed bin Salmánek su eta gar jarri du hura, Putinekin egin berri duen akordio bat dela-eta. Akordio horren arabera petrolio ekoizpena gutxitu egingo dute Saudi Arabiak eta Errusiak, eta horrek petrolioaren prezioa igotzea erakarriko du, eskaintza eta eskariari buruzko legearen arabera. OPEP+ elkartean biltzen diren estatuek egiten dituzten petrolio esportazioen %40a da aipatu herrialde biei dagokiena, eta elkarte horretako gainerako estatuek bat egingo dute seguruenik akordioarekin.
Publicidad
Saudi Arabia Saud familia zabalaren esku dagoen diktadura oso zorrotza da. Hamabost bat mila pertsonek osatzen dute estatu horren aita izan zen Abdelaziz bin Sauden jarraitzaileek, eta, Forbes aldizkariak emandako datuen arabera, 1,6 trilioi dolarreko ondasuna dute. Beren estatusa eta dirutza babestea da beraien helburu bakarra, eta horretarako beharrezkoak diren adostasunak burutzen dituzte. Adibidez, palestinarrei bizkarra emanez Israelekin tratu komertzial eta politiko onak dituzte, azken horiek etsaitzat duten Irani aurre egiteko. Saudtarrak sunni-wahabistak dira eta Iraneko aiatolak xiitak. Islamaren bi adar horiek oso estremistak dira, eta emakumeen eta pertsona homosexual eta transexualen eskubideen guztiz aurkakoak (Masha Amini kurdu-irandarra komisaria batean hil zen, antza torturen ondorioz, hijab zapia «behar bezala» jarrita ez eramateagatik).
Europa orain konturatu da energia-produktu gehienak (petrolioa eta gasa) demokratikoak ez diren herrialdeetatik inportatzeak duen arriskuaz. Kutsatzen ez duten energia-iturri berriak sortzeko ikerkuntzak eta inbertsioak asko atzeratu dira eta, beraz, urte zailak izango ditu EBk datozen urteetan, Ukrainako gerrak piztu duen energiaren gerrak asko iraungo baitu ziur aski. Hain da larria egoera, ezen ez baita inolako esajerazioa EB hil ala biziko egoeran dagoela esatea. Espero dezagun aurrera egitea, gabezia asko baditu ere EBk ongizatea eta giza eskubideen babesa bermatzen baititu. Zentzu horretan, berri ona da Pragan 44 estatutako buruzagiek egindako bilera, elkargune berriak jorratzeko. Kaukasorainoko guztiak elkartu ziren, Errusia eta Bielorrusia salbu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.