Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Miércoles, 11 de diciembre 2024, 11:42
Laburbira zirkuituak bere 22. edizioa ospatuko du aurten bi helburu nagusirekin: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi euren lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea, bestetik.
Euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren egitasmoaren aurtengo edizioa martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek urtarrilaren 24rarteko epea izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko, hemen. Interesa baldin baduzu, jakin ezazu aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango direla kontuan, hala nola, publiko guztientzako lanak izatea, 2024 urtean zehar ekoiztutakoak eta 25 minututik beherakoak izatea, sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka, genero ikuspegia, sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna, eta euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak… Aukeratzen diren filmeetako egileek 1000 euroko ordainsaria jasoko dute zirkuitoan parte hartzearren.
Euskaltzaleen Topaguneko antolatzaileek nabarmendu dutenez, egitasmoak bi hamarkada hauetan bide arrakastatsua egin du eta euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentzialean bihurtu da. Zergatik? Bada, «zinema ekoiztea izatez jarduera zail eta garestia delako, eta, ondorioz, film-laburren sorkuntza delako zuzendariek zinemaren industrian hasteko daukaten modu bakarra. Zentzu honetan, Laburbirak berebiziko garrantzia du autoreei eta beraien lanei ikusgarritasuna emateko orduan, eta zirkuitu egonkor eta zabala eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du», esan dute.
Euren hitzetan, gainera, euskarazko ikus-entzunezkoen aktibazioan eragin nahi dute: «euskarazko egileen sormena bultzatuz, beraien ekoizpen artistikoa gizarteratuz eta euren arteko harreman sarea jorratuz». Zehazki, sortzaile amateurrengan du proiektu honek begia jarrita, izan ere, «ikusirik eskuartean ditugun egitasmoetan dagoen sormen eta sortzaile potentziala, proiektu hau harreman berrien, egitasmo berrien, aukera berrien, profesional berrien eta joera berrien harrobi izan daiteke», esan dute.
Izen ematea, berriz, laburbiraren webgunean egin behar da: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/
Aukeraketa egiteko irizpideak
Urtarrilaren azken astean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 22.edizio honetan herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:
Publiko guztientzako lanak izatea.
Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka.
Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
Genero ikuspegia
Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.