Borrar
euskaltzaindia.eus
Labayruk eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Labayruk eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Bi erakundeek argitalpenak, euskararen eta euskal kulturaren inguruko irakaskuntza, ikerketa eta pedagogiaren eremuan lan egingo dute

Zurekin

Lunes, 22 de julio 2024

Labayru Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Akordioaren eskutik, ondorengo bost urteetan erakundeok lankidetza-proiektu zehatzak bideratu eta garatuko dituzte, euskararen eta euskal kulturaren inguruko irakaskuntza, ikerketa eta pedagogiaren eremuan.

Batetik, argitalpen hauek aurreikusi dira, betiere, diru-baliabideak lortzen diren neurrian: Adolfo Arejitaren 'Esaera zaharrak'; J. M. Zabalaren 'Faksimila'; Jose Maria Rementeriaren 'Euskerazko dotrinak II. Gipuzkeraz'; eta Angel Ugartebururen 'Urte urdin ihesak nork lekuskez'.

Bestetik, Labayru Fundazioaren materiala Euskararen Erreferentziazko Corpusean egin behar diren azterlanak egiteko erabiliko du Euskaltzaindiak. Honela, eta hitzarmenak jasotzen duen moduan, Labayru Fundazioak 2000tik hona sorturiko euskarazko edukia baliatuko luke Euskaltzaindiak, egun daukan corpusa aberastuz. Besteak beste, Akademiak araugintzaren bilakaera aztertzeko, beharrak antzemateko eta 'Euskaltzaindiaren Hiztegia' aberasteko baliatzen du corpus hau. Corpus honen xedea da Euskaltzaindiak dauzkan ahozko zein idatzizko edukiak biltzen dituzten datu-baseak aberastea ere. Jakina denez, Euskaltzaindiaren datu-baseek hainbat hedabidek, argitaletxek eta erakundek euskaraz sortutakoa (ahoz nahiz idatziz) jasotzen dute, corpusaren oinarri bihurtuz.

Horrezaz gain, Labayru Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarri euren irakaskuntza- eta ikerketa-ondareak erabiltzeko aukera emango diote, eta, bereziki, euren artxibategi eta bibliotekak erabiltzeko aukera. Azkenik, bi erakundeak lankidetzan arituko dira ikastaroak eta programak sortu eta egin daitezen, euskarari eta euskal kulturari dagozkien eremuetan. Era berean, erakunde biak elkarlanean arituko dira, euren biblioteketako euskal funtsak sendotzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Labayruk eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute