![Mugak ezabatzen](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202301/02/media/cortadas/musika-kpBF-U190112944594rDI-1248x770@El%20Correo.jpg)
Mugak ezabatzen
Buru-belarri ·
Amaia Romerok japoniarrez abesten du bere kanta berrianSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Amaia Romerok japoniarrez abesten du bere kanta berrianAbesti baten muina bere letra dela esan dut askotan. Baina aldi berean, letra hori ulertzeari ez diot hainbeste garrantzia ematen. Hausnarketa honek ez du inolako zentzurik, badakit. Gauza bat eta kontrakoa delako. Ulertzen ditudan hizkuntzatan idatzitako kantek diotena adi entzuten dut, baina ulertzen ez dudanean, beste gauza batek mugitzen nau barrutik.
Duela egun gutxi batzuk Amaia Romerok 'Yamaguchi' abestiaren bertsio berri bat kaleratu zuen. Oraingo honetan, japoniarrez abesten du. Iaz ateratako 'Cuando no sé quién soy' diskoan jota hau erderaz abesten zuen. Iruñean dagoen parke bati idatzitako abestia da. Parke horrek erlazioa dauka Japoniako hiri batekin eta horregatik abeslariak omenaldia bukatu nahi izan du haien hizkuntzan abesten. Oso ederra da. Ezin dut baloratu ondo ala txarto ahoskatzen duen, baina nana baten kutsua dauka. Belarrientzako oparia.
Eta abesti hau entzuten, burura etorri zaizkit udan hain arrakastatsuak izan diren kantak. 'Dragostea din tei', 'Gangnam style' eta horrelako 'hitak' noizean behin izaten ditugu gure artean. Sei hilabetetan melodia bat itsasten zaigu eta edonon topatzen dugu: irratian, diskotekan, telebistan... Ezin duzu ihes egin.
Udako abesti itsaskor hauek alde batera utzita, frantsesez abestutako kantek 'Yamaguchi'k duen efektua dute maiz. Ulertu ez, baina sentitu, bai. Izan ere, abesti instrumentalek ere transmititzeko boterea daukate, askotan, letra batek egin ezin duena. Beraz, hasierako argumentua defendatzen badut ere, honen kontra ere banago. Musikak muga guztiak ezabatzeko boterea dauka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.