Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 31 de mayo 2020, 23:19
Kukai Dantza taldeak pieza koreografiko bat sortu du Arte Ederren Museoaren irekierarako. Jada ikusgai dago sarean konpainiaren ikuskizun berria. BBKren laguntza jaso dute egitasmoan bi eragileek. Lana Jon Maia Sein dantzari eta koreografoaren gidaritzapean egon da. Bilboko BBK Aretoak itxialdirako antolatutako kultur egitarauaren barruan txertatu dute ikus-entzunezkoaren emisioa. Ikuskizuna museoa itxita egon den bitartean grabatu dute dantzariek eta piezaren izenburuak aitortzen duen bezala, dantzariek, txango koreografiko bat eskaintzen diete ikus-entzuleei.
Orotara, hemeretzi minutuk osatzen dute lan berria, eta, musikaz girotuta museoko gela ezberdinetako koadro eta eskulturak daude ikusgai, dantzarien pausoekin batera. Astelehenetik aurrera izango dute bisitariek berriz ere museoaz gozatzeko aukera. Ikus-entzunezko horren bitartez eman dute berria museoko arduradunek.
Kukairen ikuskizunaz gain, ekainaren 15etik aurrera BBK Artearen Ibilbidea izeneko egitasmoa jarriko dute abian Bilboko Arte Ederren Museoak eta Bilbao Bizkaia Kutxak. Museoko 40 artelanen kalitate handiko erreprodukzioak uztartzen dituen erakusketa ibiltaria da. Bilboko Plaza Berrian ekingo diote ekimenari, eta, ondoren, Bizkaiko lurralde historikotik barrena hedatuko da.
Kukai Errenterian (Gipuzkoa) sortu eta kokatutako dantza konpainia da. Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.